56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRO

Etxeko iturritik edateko uraren ziklo integralaren
kudeaketa eta ur beltzen saneamendu sarea arautzen
dituen ordenantza. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2010eko apirilaren 14an egin zuen osoko bilkuran, Etxeko iturritik edateko uraren ziklo integralaren kudeaketa eta ur beltzen saneamendu sarea arautzen dituen ordenantza onetsi zuen hasiera batean.

Ordenantza hori jendaurrean egongo da ikusgai hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko egunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluak dioenari jarraikiz.

Aipatutako epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsiko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Erron, 2010eko apirilaren 19an.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1006945