56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Kontratuaren behin betiko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135 artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da ezen, Carcarko Udalak, 2010eko martxoaren 11n egin bilkuran, kontratu hau behin betikoz esleitu duela:

Kontratuaren xedea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa: konponbide sorta, 2010ean, Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko 11/2007 Legea betetzeko.

Prozedura: zerbitzuen kontratu txikia.

Esleipenaren prezioa: 12.447,00 euro, BEZa kanpo.

Esleipen hartzailea: Asociación Navarra de Informática Municipal, S.A.

Carcarren, 2010eko apirilaren 12an.-Alkate udalburua, Germán Agreda.

Iragarkiaren kodea: L1006845