56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Deialdia, desjabetze aktak egiteko

Virginia Aleman Arrastio andrea, Baztango (Nafarroa) Udaleko alkate udalburua bainaiz.

Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, 2010eko apirilaren 21ean, ondoko ebazpena eman dut:

Udal honek behin betiko onetsi zuen nahitaez desjabetzeko espedientea, Elizondoko IV. sektoreko BBPBko 1. unitatearen eta Elizondoko Jaime Urrutia karrikaren eta Santiago karrikaren arteko plaza urbanizatzeko proiektuaren exekuziorako. Orobat, nahitaez desjabetzeko espediente horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda onetsi zuen. Hori guztia 2009ko abenduaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, 2010eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen otsailaren 5ean, eta behar bezala tramitatu ondotik.

Nafarroako Gobernuak, 2010eko martxoaren 15eko erabakiaren bitartez (2010eko martxoaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua) eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraituz, presakoa deklaratu zuen Jaime Urrutia karrikaren eta Santiago karrikaren arteko plaza urbanizatzeko proiektuak ukitutako lurren okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Kontuan hartuz espediente administratiboa eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenetan ezarritakoa,

EBATZI DUT:

1. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Elizondoko Jaime Urrutia karrikaren eta Santiago karrikaren arteko plaza urbanizatzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, ebazpen honen eranskinean zehazten baitira, 2010eko ekainaren 4an Baztango Udaletxean ager daitezen, haien jabetzako finka ukituak okupatu aurreko aktak egiteko, eta, kasua bada, ukitutako ondasun eta eskubideak behin betiko okupatu aurretikoak.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak edo/eta notarioa ekar dezakete, euren kontura.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Baztango Udaletxeko iragarki oholean. Halaber, ohartarazten da honako hau argitaratzen dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

Baztanen, 2010eko apirilaren 21ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

ERANSKINA

Deitzen diren jabeen zerrenda

-16. poligonoko katastroko 27. lurzatiaren titularrak:

Martina Lázaro Echamendi, Isabel Nicanora Lázaro Echamendi, María Concepción Lázaro Echamendi, María Mercedes Lázaro Echamendi, Jaime Lázaro Pico, Eduardo Lázaro Pico, Luis Javier Julián Lázaro Pico.

-16. poligonoko katastroko 26. lurzatiaren titularra:

José Luis Oteiza Laurnaga.

Iragarkiaren kodea: L1007081