2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Morea sektoreko P8 lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena
Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko apirilaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Morea sektoreko P8 lurzatiaren xehetasun azterlana, Nagiko, S.L.k sustatua.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluetan xedatutakoa betez, interesdun orok espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzan hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.
Mutiloan, 2010eko apirilaren 16an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1006850