56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

282/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 31ko 317/2006 Foru Agindua aldatzen duena. Hartan, hainbat unitate sortu ziren Nafarroako Larrialdietako Agentzian.

Ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentzia sortu zen, eta otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren bidez arautu.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 31ko 317/2006 Foru Aginduaren bidez, hainbat unitate sortu ziren Nafarroako Larrialdietako Agentzian.

Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan dauden administrazio unitateak murrizteko agindu zen, eta adierazi Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetako bakoitzak Nafarroako Gobernuari proposatu behar zizkiola bere egitura organikoan egin beharreko aldaketak. Zehazki, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari 25 unitate organiko kentzea dagokio.

Erabaki hori betez, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren egitura organikoa murriztea du xede foru agindu honek.

Horrenbestez, otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren 36. artikuluaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 31ko 317/2006 Foru Agindua, Nafarroako Larrialdietako Agentzian hainbat unitate sortu zituena, aldatzea.

Kendu egin dira 4. puntua, Ibilgailuak Kudeatzeko Unitateari buruzkoa, eta 6. puntua, Prestakuntza Unitateari buruzkoa.

Azken xedepen bakarra.-Indar hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko apirilaren 26an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1007450