56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

98/2010 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko espezialitate bakoitzean eskura daitezkeen ikaspostuen urteko eskaintza zehazten duena 2010-2011 ikasturtetik aurrera.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, I. tituluaren VI. kapituluan arte ikasketak arautzen ditu. Horien artean goi mailako arte ikasketen goi mailako musika ikasketak daude.

Urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen goi mailako arte ikasketak antolatzen ditu.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa goi mailako musika ikasketei dagokienez garatu ez denez gero, indarra izaten jarraitzen du apirilaren 21eko 617/1995 Errege Dekretuak, horrek arautzen baititu musika ikasketen goi mailako curriculumaren oinarrizko alderdiak eta ikasketa horietarako sarbidea. Aipatu errege dekretuak 12. artikuluan ezartzen du administrazioei dagokiela espezialitate bakoitzean eskura dauden ikaspostuak zehaztea, ikastetxeen edukiera eta sektore profesionalen beharrak kontuan hartuta.

Arte Ikasketen Atalaren txostena ikusita, bidezko da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko espezialitate bakoitzean eskura daitezkeen ikaspostuen urteko eskaintza ezartzea, 2010-2011 ikasturtetik aurrera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Xedea eta esparrua.

2010-2011 ikasturtetik aurrera, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko espezialitate bakoitzeko ikaspostuen urteko eskaintza zehaztea du xede ebazpen honek.

2. Urteko eskaintza.

Oro har, ebazpen honen eranskinean adierazi da lehen mailan sartzeko urteko ikaspostuen kopurua. Lehen mailaz gainontzekoetan matrikula berriak onartuko dira, muga hori jo arte.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera, Antolamenduaren eta Tituluen Atalera, Eskolatze Bulegora eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora igortzea, behar dituzten ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2010eko martxoaren 26an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

ERANSKINA

ESPEZIALITATEA

IKASPOSTUEN KOPURUA IKASMAILA BAKOITZEAN

KONPOSIZIOA

5

MUSIKOLOGIA

5

PEDAGOGIA

20

INTERPRETAZIOA:

112

Eskusoinua

3

Harpa

3

Baxu elektrikoa (Jazza)

3

Bateria (Jazza)

3

Kantua

3

Kantua (Jazza)

3

Klarinetea

3

Klabezina

3

Kontrabaxua

3

Kontrabaxua (Jazza)

3

Fagota

3

Moko-txirula

3

Zeharkako flauta

3

Gitarra

3

Gitarra Elektrikoa (Jazza)

3

Oboea

3

Organoa

3

Perkusioa

3

Pianoa

6

Pianoa (Jazza)

3

Saxofoia

3

Saxofoia (Jazza)

3

Tronboia

3

Tronboia (Jazza)

3

Tronpa

3

Tronpeta

3

Tronpeta (Jazza)

3

Tuba

3

Txistua

3

Biola

3

Biolina

6

Biolontxeloa

3

GUZTIRA

132

Iragarkiaren kodea: F1005865