56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

86/2010 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Nafarroako Justiziaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko esparruari dagozkion lanpostuen zerrenda jendaurrean jartzen duena. Lanpostu horiek eskaintzen zaizkie Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzeko hautaprobak gainditu dituzten izangaiei. Azaroaren 10eko JUS/3337/2006 Aginduaren bidez egin zen txanda irekiko lanpostu horietarako deialdia.

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko edo igotzeko hautapen prozesuetarako oinarri komunak ezartzen dituen uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Agindua 2006ko abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Agindu horren hamabosgarren oinarrian xedatutakoarekin bat, honako hau ebatzi da:

Lehena.-Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean bete gabe gelditu diren lanpostuen zerrenda (I. eranskina) jendaurrean jartzea. Lanpostu horiek Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema orokor librearen bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu duten izangaiei eskaintzen zaizkie, deialdia azaroaren 10eko JUS/3337/2008 Aginduaren bidez eginik.

Bigarrena.-Esparru horretako izangaien destino eskabideak Justiziako Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzu Juridiko Administratibora igorriko dira (Iratxeko Monasterioa, 22; 31011 Iruña), hamar egun naturaleko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38 artikuluan aurreikusitako moduan ere igor daitezke. Informaziorako balio dezan, aditzera ematen da 2010eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24an, argitaratu zela Nafarroako Gobernuko Erregistroko bulegoen eta bulego lagungarrien zerrenda.

Posta-bulegoetan aurkezten direnak honako bi modu hauetan bidal daitezke:

a) Posta arruntaren bidez; kasu horretan, eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen sartu beharko dira Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

b) Posta ziurtatuaren bidez; kasu horretan, gutun-azal irekian aurkeztu behar dira posta-bulegoetan, haietan diharduten funtzionarioek data eta zigilua ezar diezazkieten, bidali aurretik.

Hirugarrena.-Eskabideak ebazpen honen II. eranskinean ageri den ereduari jarraituz beteko dira, honako jarraibideen arabera:

Eskabide ereduko zerrendan gehienez ere 28 lanpostu jar daitezke, organoa, herria eta probintzia zehaztuta.

Destinoak hurrenkera honetan esleituko dira:

1.-Auzitegi Gorena eta Organo Zentralak.

2.-Justiziako Auzitegi Nagusiak.

3.-Probintzia Auzitegiak.

4.-Fiskaltzak.

5.-Lege Medikuntzaren institutuak.

6.-Dekanotzak eta guztiendako zerbitzuak.

7.-Instrukzioko epaitegiak.

8.-Zigor arloko epaitegiak.

9.-Espetxeratuen zaintzako epaitegiak.

10.-Emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak.

11.-Lehen auzialdiko epaitegiak.

12.-Merkataritza arloko epaitegiak.

13.-Administrazioarekiko auzien epaitegiak.

14.-Lan arloko epaitegiak.

15.-Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak.

16.-Adingabeen epaitegiak.

17.-Bake epaitegiak.

Laugarrena.-Hautaketa ikastaroa eta praktikaldia bukatu eta horien puntuazioa oposizio-lehiaketa faseko puntuazioei batu ondoren, esleipena eginen da, hautapen prozesu guztian lortutako hurrenkeraren arabera.

Bosgarrena.-Eskabideak aurkezteko epea behin bukatuta, izangaiek ezin izanen dute hura aldatu edo baliogabetu.

Seigarrena.-Lanpostuaren eskabiderik egin ezean edo eskatutako lanposturik egokitu ezean, esleitu gabe dauden lanpostuetako bat emanen zaio, eta nahitaez onartu beharko du.

Zazpigarrena.-Esleitutako destinoa nahitaez onartu beharko da, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruko hautaprobetan lortutako puntuazio ordenaren arabera.

Zortzigarrena.-Esleitutako destinoak behin betikoak izanen dira, lehiaketa bidez lortutakoek bezala ondorio guztietarako. Lehiaketan ezin izanen dute parte hartu behin betiko destinoa esleitzen dien ebazpenaren datatik bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoa hartuko da kontuan.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2010eko apirilaren 15ean.-Justiziako zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano.

I. ERANSKINA

Laguntza Judiziala. Txanda irekia

Nafarroako Foru Komunitatea

LANPOSTUA

HERRIA

PROBINTZIA

LANPOSTU HUTSEN KOP.

Administrazioarekiko Auzien Sala. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia

Iruña

Nafarroa

2

Nafarroako Probintzia Auzitegia. 1. atala

Iruña

Nafarroa

1

Nafarroako Probintzia Auzitegia. 3. atala

Iruña

Nafarroa

1

1. auzialdiko 2. epategia

Iruña

Nafarroa

1

1. auzialdiko 3. epategia

Iruña

Nafarroa

1

1. auzialdiko 4. epategia

Iruña

Nafarroa

2

1. auzialdiko 5. epategia

Iruña

Nafarroa

1

1. auzialdiko 6. epategia

Iruña

Nafarroa

1

1. auzialdiko 7. epategia

Iruña

Nafarroa

1

1. auzialdiko 8. epategia

Iruña

Nafarroa

1

Merkataritza arloko 1. epaitegia

Iruña

Nafarroa

1

Zigor arloko 1. epaitegia

Iruña

Nafarroa

2

Zigor arloko 2. epaitegia

Iruña

Nafarroa

1

Zigor arloko 4. epaitegia

Iruña

Nafarroa

2

Fiskaltza

Iruña

Nafarroa

1

Lehen auzialdiko eta instrukzioko 2. epaitegia

Lizarra

Nafarroa

1

Altsasuko Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea

Altsasu

Nafarroa

1

Antsoaingo Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea

Antsoain

Nafarroa

1

Baztango Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea

Elizondo

Nafarroa

1

Berako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea

Bera

Nafarroa

1

Etxarri Aranazko Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea

Etxarri Aranatz

Nafarroa

1

Leitzako Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea

Leitza

Nafarroa

1

Leringo Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea

Lerin

Nafarroa

1

Azkoiengo Bake Epaitegietako Idazkaritzen Elkartea

Azkoien

Nafarroa

1

II. ERANSKINA

Azaroaren 10eko JUS/3337/2008 Aginduaren bidez deitutako hautaprobak gainditu dituzten izangaien destino eskaera, Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzeko

Txanda irekia.

IFZ:

Lehen deitura:

Bigarren deitura:

Izena:

Hautapen prozesuko ordena zenbakia:

Harremanetarako telefonoa:

Hautaprobak zer lurralde esparrutan egin zituen:

Destinoa, lehentasun ordenaren arabera (ikus lanpostuen deialdia).

LANTOKIA

ORDENA

ZK.

ORGANOA

HERRIA

PROBINTZIA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

.........................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.

Iragarkiaren kodea: F1007356