56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

281/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 4ko 142/2005 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren egitura organikoa bulegoen mailan ezarri zen.

Irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi ziren, eta haren egitura organiko berria ezarri zen bere zerbitzu eta atalak finkatuta. Foru dekretu hori urriaren 5eko 71/2009 Foru Dekretuak aldatu zuen eta, ondorioz, zenbait aldaketa izan dira antolaketan eta horiengatik egokitu behar litzateke Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egitura organikoa gaur egungo esparru organiko eta funtzionalera, bulegoen mailan.

Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan dauden administrazio unitateak murrizteko agindu zen, eta adierazi Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetako bakoitzak Nafarroako Gobernuari proposatu behar zizkiola bere egitura organikoan egin beharreko aldaketak. Zehazki, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari 25 unitate organiko kentzea dagokio.

Horregatik, aipatu erabakia betez eta segurtasun juridiko eta argitasun handiagoa izatearren, bidezko da behar den erregulazioa egitea xedapen bakar batean integratuta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egitura organiko berria bulegoen mailan; aldi berean, antolamendu berri honek ukitzen dituen gaur egungo xedapenak indargabetzen dira.

Hortaz, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren 38. artikuluak emandako ahalmenen arabera,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Kudeaketa Bulegoa.

Kudeaketa Bulegoak, Institutuaren Kudeatzailetzari atxikita eta Idazkaritza Nagusiaren mende eta begiradapean dela,eginkizun hauek beteko ditu:

a) Administrazio espedienteak tramitatu eta bultzatzea.

b) Institutuko obren, hornidurareb eta zerbitzuen kontratuak tramitatu, jarraitu eta kontrolatzea, eta arlo horretan eskumenak dituzten Administrazioko gainerako organoekin koordinatzea.

c) Institutuaren aurrekontuen kontabilitatea eta aurrekontu orokorra eramatea eta aurrekontua aldatzeko txosten eta proposamenak prestatzea.

d) Aldian aldiko informazioa kontabilitate eta aurrekontu arloan, gerta daitezkeen desbideratzeak aztertuta.

e) Ondasun eta materialen inbentarioa aldian behin eguneratu eta berrikustea.

f) Institutuaren exekuzio eta jarraipen ekonomikoa kontrolatzea eta kontuen egoera aldian-aldian prestatzea.

g) Institutuaren artxibo administratibo orokorra eta dokumentazioa antolatu, eguneratu eta mantentze lana egitea

h) Erregistro Orokorra antolatu eta mantentze lana egitea.

i) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

2. artikulua. Zerbitzu Osagarrien Bulegoa.

Zerbitzu Osagarrien Bulegoak, Institutuaren Kudeatzailetzari atxikita eta Idazkaritza Nagusiaren mende eta begiradapean dela, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Langile laguntzaileen jarduerak banatzea.

b) Lokalak egokitzea prestakuntza eta hautapen jardueretarako, ekitaldi instituzionaletarako eta bestelakoetarako.

c) Lokalak erabiltzeko tokiak eta denborak kontrolatu eta banatzea.

d) Baliabide teknologiko didaktikoen mantentze lana egitea, eta haiek puntuan izatea prestakuntza jarduera, bilera, jardunaldi eta abarretarako.

e) Lokalen garbiketa eta mantentze lana gainbegiratzea.

f) Material suntsikorrak kontrolatu eta eskuratu beharrekoak proposatzea.

g) Institutuaren liburuxka, informazio eta gutunak banatu eta igortzea.

h) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

3. artikulua. Psikoteknia Bulegoa.

Psikoteknia Bulegoak, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuari atxikita dela, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Proba psikologikoak irakurri, zuzendu, barematu eta balioztatzeko teknika informatizatuak aplikatzea.

b) Proba objektiboak aplikatu, zuzendu eta aztertzea.

c) Datuen tratamendu estadistiko egitea, eta emaitzen txostena prestatzea.

d) Proba objektiboen eta test psikologikoen datu baseak prestatu eta haien mantentze lana bultzatu eta koordinatzea.

e) Datu banku bat antolatu, eguneratu eta mantentze lana egitea, hainbat testen eta proba objektiboren baremoekin.

f) Prozesuen automatizazio lanak koordinatzea.

g) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

4. artikulua. Euskarazko Prestakuntza Bulegoa.

Euskarazko Prestakuntza Bulegoak, Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuari atxikita dela, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Ikastaro estentsiboak.

b) Ikastaro trinkoak.

c) Birziklatze ikastaroak.

d) Prestakuntza tekniko espezializatuko ikastaroak.

e) Mailako eta egiaztapeneko probak.

f) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

5. artikulua. Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza Bulegoa.

Hizkuntza Komunitarioetako Prestakuntza Bulegoak, Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuari atxikita dela, eginkizun hauek beteko ditu:

a) Ikastaro estentsiboak.

b) Ikastaro trinkoak.

c) Birziklatze ikastaroak.

d) Prestakuntza tekniko espezializatuko ikastaroak.

e) Mailako eta egiaztapeneko probak.

f) Departamentuekin lan egitea eskualde arteko prestakuntza esperientziak planifikatzen eta garatzen.

g) Prestakuntza jardueretarako Europako finantzabideari buruzko informazioa bilatu eta antolatzea.

h) Prestakuntza jardueretarako Europako funtsen bitarteko finantzabideak Zuzendaritzari proposatzea.

i) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.

Xedapen Gehigarri Bakarra.-Izendapenak.

Foru agindu honetan ezarritako egituraren arabera izen berari eusten dioten bulegoetako buruen izendapenak berresten dira, haiek egin zireneko baldintza beretan.

Bigarren xedapen gehigarria.-Bulegoak kentzea.

Kendu egiten da Europako Batasunarekiko Lankidetza eta Harremanen Bulegoa, Psikologia Zerbitzuari atxikia.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

Indargabetzen da Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 4ko 142/2005 Foru Agindua, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren egitura organikoa bulegoen mailan ezarri zuena; orobat, foru agindu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra.-Indar hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko apirilaren 26an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1007449