53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula

Natividad Arregui Urizarrek, Donostiako Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

María Teresa Sanz Fernándezek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Oscar Rodríguez Vila enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 1038/2009 autoetan honako hau eman da:

19/2010 epaia.

Donostian, 2010eko urtarrilaren 27an.

Nik, Carlos Tulio Rodríguez-Madridejos Murciak, Donostiako (Gipuzkoa) Lan arloko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, kaleratzea dela-eta epaitegi honetan bideratu diren 1038/2009 autoak eta kontratuaren amaiera dela-eta epaitegi honetan tramitatu diren 1038/09 autoak aztertu ditut. Auzian aritu dira, batetik, alderdi demandatzaile gisa, María Teresa Sanz Fernández, Laizabal legelari andreak lagunduta, eta bestetik, demandatu gisa, Oscar Rodríguez Vila.

Epaitza:

Ezesten dut María Teresa Sanz Fernández andreak Oscar Rodríguez Vilaren aurka, kaleratzea dela-eta, jarritako demanda, eta baiesten dut Sanz andreak Rodríguez jaunaren aurka, kontratuaren amaiera dela-eta, jarritako demanda; horrenbestez, deklaratzen dut demandatzailearen eta demandatutako enpresaburuaren arteko lan harremana ebazpen honen egunean amaitu dela, eta Oscar Rodríguez Vila kondenatzen dut María Teresa Sanz Fernándezi lau mila seiehun eta lau euro eta hamabi zentimoko (4.604,12 euro) kalte-ordaina ematera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka erregutze-errekurtsoa aurkeztu ahalko dutela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua. Epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost eguneko epean iragarri behar dute errekurtsoa, epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz.

Alderdi kondenatuak, errekurtsoa jarri ahal izateko, kondenaren diru kopurua sartu behar du epaitegi honek Banesto bankuan duen 1.853 kontuan, eta baldintza hori bete ezean errekurtsoa ez da iragarritzat joko. Horretatik bereiz 150,25 euro sartu beharko ditu Banestoko kontu berean, eta diru sarrera hori frogatzeko gordekinean, espediente zenbakiaren aurrean, "65" digituak jarriko ditu (prozedura identifikatzeko kodea).

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Oscar Rodríguez Vilari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Donostian, 2010eko martxoaren 31n.-Idazkari judiziala, Natividad Arregui Urizar.

Iragarkiaren kodea: J1006525