53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1408/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela Basilia García Martínen aurka, Saltoki, S.A.k eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Xedapen zatia

Betearazpena abiarazten da alderdi betearazlearen alde, hots, Saltoki, S.A.ren alde (Javier Araiz Rodríguez prokuradoreak ordezkatzen du), betearazpenpeko alderdiak, hots, Basilia García Martínek, hamasei mila zazpiehun eta berrogeita hemeretzi euro eta hogeita hamahiru zentimo (16.759,33 euro) ordain diezazkion, gehi legezko interesak eta bi puntu gehiago.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Epaile magistratua, idazkaria.

Eta Basilia García Martíni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 8an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1006274