53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Toki Inbertsioetarako Estatu Funtsaren barrenean sartutako zerbitzu baterako kontratua (13/2009 Errege Lege Dekretua).
Behin betiko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Antsoaingo Udalak, 2010eko apirilaren 14an hala erabakita, behin betiko esleitu dela kontratu hau:

Kontratuaren xedea: ekipamendu informatikoaren hornidura eta zerbitzu informatikoak ematea, Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko 11/2007 Legea betetzeko.

Kontratu honen lizitazioa bost lote bereizietan egin zen.

Prozedura: negoziatua, publizitaterik egin gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeari jarraikiz.

Enpresa esleipen-hartzaileak eta esleipenaren zenbatekoak:

1. lotea: Animsa, 13.300 euro, BEZa kanpo.

2. lotea: Animsa, 24.642 euro, BEZa kanpo.

3. lotea: GFI Norte S.L., 5.999,93 euro, BEZa kanpo.

4. lotea: Ricoh S.L.U., 2.735,70 euro, BEZa kanpo.

5. lotea: Opnatel S.L., 6.983,27 euro, BEZa kanpo.

Baimendutako gastua, guztira: 62.246,640 euro, BEZa barne.

Lanak egiteko epea: 8 hilabete.

Enpleguaren sustapena: esleitutako zerbitzu horretan 9 langile ariko dira, enplegua mantentzeko.

Antsoainen, 2010eko apirilaren 14an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1006671