53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FITERO

Deialdia, Fiteroko Udalaren zerbitzuko turismo teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko.
Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzaren 2010eko otsailaren 12ko ebazpenaren bidez onetsi zen Fiteroko Udalaren zerbitzuko turismo teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. 2010eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, martxoaren 5ean.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eranskinean jasoa, onestea.

Interesdunek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

Fiteron, 2010eko apirilaren 9an.-Alkatea, Francisco Javier Yanguas Fernández.

ERANSKINA

Behin-behineko zerrenda

Onartuak:

CARMEN MARIA YANGUAS GARRALETA

SARA GOMEZ CHIVITE

Baztertuak:

MIRIAM RECLUSA ESNOZ

(Turismoko Enpresa eta Jardueretako teknikariaren diplomadunaren titulua duela ez frogatzeagatik).

Iragarkiaren kodea: L1006315