53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

593/2010 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez lehentasunezko proiektu izaera ematen zaio eta hiri garapen berritzat jotzen da Sarriguren (Eguesibarko Udala), txikizkako merkataritza enpresentzat ezarritako diru-laguntzen araubidean (saltokiak modernizatzea eta finantza kostua murriztea).

Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak ekainaren 12an emandako 195/2008 Foru Aginduak txikizkako saltokiak modernizatzeko diru-laguntzaren araubidea ezarri zuen 2008-2011 aldirako.

Foru agindu horren 13.A.2.d) artikuluak zehazten du lehentasunezko merkataritza proiektuak direla hiri garapen berrietan kokatutako saltokietan egiten diren inbertsioak.

Artikulu berak dio Enpresa Zuzendaritza Nagusiak berariaz zehaztu beharko dituela hiri garapen berriak.

Halaber, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 12ko 196/2008 Foru Aginduak, merkataritzako enpresetan inbertsioak egiteko finantza kostua murrizteko diru-laguntzaren araubidea ezartzen duenak 2008-2011 aldirako, kasu bera aurreikusten du 2. artikuluaren 2.d) idatz-zatian.

Eguesibarko Udalak eskaera bat aurkeztu zuen 2010eko urtarrilaren 19an, Sarrigureni hiri garapen berri gisa lehentasunezko proiektu izaera emateko, txikizkako merkataritza enpresentzat ezarritako diru-laguntzen araubidean (saltokiak modernizatzea eta finantza kostua murriztea).

2010eko otsailaren 12ko idazki baten bidez Eguesibarko Udalari eskatu zitzaion aurkeztutako informazioa osa zezala, alde batetik, kalifikazio honen barruan osorik edo hein batean sartu beharreko kaleen zerrenda zehazteko eta, bestetik, azter eta egiazta zezan ea kale horiek, hirigintza ondorioetarako, lurzoruaren bizitegi-erabilerarekin batera merkataritzarako erabilera partekatua onartzen duen hiri-bilbeko parte diren, ezarpenerako lagundu nahi diren saltoki berriak jartzeko bertan.

Ikusirik Eguesibarko Udalak araudian ezarritako baldintzak bete dituela eta proiektuaren xedea diru-laguntzen bi deialdien helburuekin bat heldu dela, Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuak proposatu du Sarrigureni lehentasunezko proiektu izaera eman dakiola eta hiri garapen berritzat jo dadila.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Sarrigureni (Eguesibarko Udala) lehentasunezko proiektu izaera ematea eta hiri garapen berritzat jotzea, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 12ko 195 eta 196/2008 Foru Aginduetan ezarritako diru-laguntzen araubidean.

2. Hiri garapen berri gisa kalifikatutako eremua osatzen duten kaleen zerrenda onestea. Ebazpen honen I. eranskinean ageri da.

3. Sarrigureni hiri garapen berri gisa eman zaio lehentasunezko proiektuko izaera 195 eta 196/2008 Foru Aginduen indarraldia bukatu arte aplikatuko da.

4. Ebazpen hau, eranskinarekin batera, Eguesibarko Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 17an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

I. eranskina

Sarrigurengo (Eguesibar) hiri garapen berriaren
eremua osatzen duten kaleen zerrenda

KALEAREN IZENA

KALEAREN MUGAKETA

Nafarroako Erreinuaren etorbidea

Osoa

Cabárceno kalea

Osoa

Garajonai kalea

Osoa

Plaza Nagusia

Osoa

Aintziraren plaza

Osoa

Espainia etorbidea

Osoa

Errege Bardea kalea

Osoa

Iratiko Oihana kalea

Osoa

Uralar kalea

Osoa

Urederraren Iturburua kalea

Osoa

Oihanburu kalea

Osoa

Europar Batasunaren etorbidea

Osoa

Lodosako Zurzuriak kalea

Osoa

Andia kalea

Osoa

Badostain kalea

Osoa

Bertizko Jaurerria kalea

Osoa

Arangurengo Atea plaza

Osoa

Doñana kalea

Osoa

Urbasa kalea

Osoa

Playa Grande kalea

Osoa

Irunberriko Arroila kalea

Osoa

Ibia kalea

Osoa

Iragarkiaren kodea: F1005231