53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

138/2010 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, curriculum egokituko kanpo programetako eskolatze partekatuaren modalitateko ikasle adingabeak hartzen dituzten ikastetxeei 2010ean ordaindu beharreko diru-laguntzaren modulu ekonomikoa onetsi eta 2009-2010 ikasturteko bigarren ordainketa egiteko baimena ematen duena.

Ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduaren bidez jarraibideak eta orientazioak eman ziren berariazko erantzunak ezar zitezen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan aurrera egiteko eta konpentsatzeko neurriak behar dituzten ikasleentzat.

2010. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 16/2009 Foru Legeak badu "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeak: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoitz lantegi-eskola" izeneko kontu-saila.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean proposatu du adinagatik bigarren hezkuntzako ikastetxe batean eskolaturik egon beharko luketen baina 2009-2010 ikasturtean haietatik kanpo dauden ikasleak hartzeko dituen ikastetxe bakoitzari dagokion diru-laguntzaren moduluak onestea, ekainaren 13ko 93/2009 Foru Aginduaren 30. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrekin batera, 2009-2010 ikasturteko urtarril-abuztuko aldiari dagokion diru-laguntza ordaintzeko proposamena ere egin du. Ikasle horiek curriculum egokituko kanpo programetan ari dira, eskolatze partekatuko modalitatean, ikasle bakoitzaren ezaugarrien arabera.

Orain arte, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Inmigraziorako Zerbitzuak proposaturik, curriculum egokituko programa hauetarako baimena eman da: hiru programa Ilundaingo "Haritz Berri" baserri-eskolan; bi programa Iruñeko "Etxabakoiz" lantegi-eskolan, Cascanteko "La Ribera" ikastetxean eta Garesko "Puente" ikastetxean; eta programa bat Berriozarko "Lantxotegi" lantegi-eskolan eta Tuterako "El Castillo" lantegi-eskolan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2010. urteko diru-laguntzaren modulu ekonomikoaren zenbatekoa onestea, hots, programa bakoitzeko 90.400,17 euro, curriculum egokituko kanpo programetan 16 urtetik beherako ikasleei laguntzeko zerbitzua ematen duten irabazi-asmorik gabeko entitateentzat.

2. Ikasle horiei dohainik irakastea du xede ebazpen honen 1. atalean finkatu diru-laguntzaren moduluak, baita ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduan aipatzen diren hezkuntza arloko sustapen eta konpentsazio neurriak eta curriculuma hartzeko aukera ematea ere.

Diru-laguntza kontzeptu hauetan erabili beharko da:

Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.

Funtzionamendu gastuak eta behar den ekipamendua erosi eta amortizatzekoak.

Zeharkako beste kostu batzuk.

Hezitzaileen kostuan, lansarietako eta gizarte segurantzako gastuen artean, hezitzaileen ratio bat sartzen da, alegia, astean 30 irakastordu eta lanaldi laurden bat irakasleak ez diren langile laguntzaileen unitate bakoitzeko.

3. Ikasle hauei ematen zaien laguntza esperimentala denez, diru-laguntzaren modulu ekonomikoen zenbatekoak eta diruz lagundutako unitate bakoitzeko langile hezitzaileen kopuruak, ebazpen honetako 1. eta 2. ataletan ezarri direnak, behin-behinekoak dira 2010. urterako. Horrek ez du esan nahi hurrengo ikasturteetan nahitaez luzatuko direnik.

4. 2009-2010 ikasturtean curriculum egokituko kanpo programaren bat baimenduta duten ikastetxeei 2010eko urtarriletik abuztura bitarteko aldiari dagokion diru-laguntza ematea, 596.641,13 euro, eta baimena ematea ondotik adierazten diren ikastetxeei modulu ekonomikoaren %45 ordaintzeko, 447.480,84 euro guztira, "Haur eskolatugabeak hartzen dituzten ikastetxeak: Ilundaingo baserri-eskola, Etxabakoitz lantegi-eskola" izeneko 410003 41140 4811 322D02 kontu-sailaren kargura, 2010eko gastuen aurrekontutik:

2. ORDAINKETA
%45

3. ORDAINKETA
%15

DIRU-LAG.
Urtarrila-abuztua

IFZ

IKASTETXEA

Unit.

G31725484

"Haritz Berri" baserri-eskola
(kontabilitateko espedientea, 40000528)

3

122.040,23

40.680,08

162.720,31

G31780562

"Etxabakoitz" lantegi-eskolaren Fund.

2

81.360,15

27.120,05

108.480,20

R3100108 D

"Puente" ikastetxea

2

81.360,15

27.120,05

108.480,20

G31729114

"La Ribera"

2

81.360,15

27.120,05

108.480,20

G31279961

"Lantxotegi" lantegi-eskola

1

40.680,08

13.560,03

54.240,11

G71005235

"El Castillo" lantegi-eskola

1

40.680,08

13.560,03

54.240,11

447.480,84

149.160,29

596.641,13

Gainerako %15a 2010eko azken bihilekoan ordainduko da, ebazpen honen bederatzigarren atalean aipatu egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

5. Diru-laguntzaren onuraduna den entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du 2010eko urriaren 15a baino lehen:

1. Langileen gastuen frogagiriak.

Enpresaren ziurtagiria, programan lan egin duten pertsonen nominak ordaindu izanarena, beren izenak eta zenbatekoak eta lan hitzarmen kolektiboaren araberako lanbide kategoria adierazirik.

Hezitzaileen Gizarte Segurantzako kotizazioen frogagiriak.

PFEZri dagozkion zenbatekoen atxikipenen frogagiriak.

Langile autonomoak baldin badira, ordainketaren frogagiria, BEZaren likidazioarena eta dagozkion zerbitzuak emateko kontratua.

2. Entitatearen inbentarioan diru-laguntzaren bidez erositako material inbentariagarria sartu izanaren ziurtagiria.

Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta beste zehar-kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta zerrenda zenbakiduna eta ordenatua (jatorrizkoak eta fotokopiak).

Jasotako diru-laguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea.

6. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, deialdia argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

8. Ebazpen hau igortzea entitate pribatu interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 17an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F1005274