53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

89/2010 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2008-2009 ikasturtean, musikako lanbide ikasketen modalitatean, interpretazio-gaitasun onenak izandako ikasleentzako saria esleitzen duena.

Arte Ikasketen Atalak txosten bat aurkeztu eta proposatu du 2008-2009 ikasturtean, musikako lanbide ikasketen modalitatean, interpretazio-gaitasun onenak izandako ikasleentzako saria eslei dadila. Deialdia Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 419/2009 Ebazpenaren bidez egin zen. Interpretazio bikainagatik merezi duen ikasleari emanen zaio saria, balorazioa egin duen batzordearen aktan ageri den moduan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2008-2009 ikasturtean, musikako lanbide ikasketen modalitatean, interpretazio-gaitasun onenak izandako ikasleentzako saria esleitzea ikasle honi:

-Alejandro Villanueva Sáenz de Pipaón, pianoko espezialitatea.

2. Ikasle horrek saria egiaztatzen duen diploma bat jasoko du jendaurreko ekitaldi batean, "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionaleko entzunaretoan, non ikasle sarituak inteprete lana eginen duen.

3. Alejandro Villanueva Sáenz de Pipaón ikasleari 500 euro ordaintzeko agindua ematea, 2010eko gastuen aurrekontuko "Musikako irakasleen eta ikasleen hobekuntzarako laguntzak" izeneko 430001 43010 4809 322500 kontu-sailaren kargura (40000157 espedientea).

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau Arte Ikasketen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 17an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: F1005229