53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

91/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei diru-laguntzak emateko 2010eko deialdiaren oinarriak onesten dituena.

Irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutua sortu eta haren estatutuak onetsi ziren. Haren xede orokorra da herritar gazteen eskubideak babestea; horretarako, garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean askatasunez eta eraginkortasunez parte hartzeko bidea ematen zaie, eta zeharka jarduteko modua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoetan.

Estatutuen arabera, haren eginkizuna jasotzen da; besteak beste, laguntzen eta diru-laguntzen programak kudeatzea. Horregatik, gazteriaren arloko jarduketak erraztu eta sustatzeko asmoz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da laguntza publiko guztiak arautzeko esparrua, izan ere bertan ezartzen dira diru-laguntzak emateko printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, eta haiek eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak dituen helburuen artean gazteen elkartegintza sustatzea dago, gazteak gizarte-bizitzan integratu eta parte hartzeko bidea den aldetik. Horretarako, erraztasunak eman nahi dira elkarte horiek gazteendako programak aurrera eraman ditzaten eta haien egoitzak funtziona dezaten eta horni daitezen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

1. Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei diru-laguntzak emateko 2010eko deialdia onestea, gazteendako programak aurrera eramateko eta lokalen funtzionamendu eta ekipamendurako, foru agindu honen eranskinean azaltzen diren oinarrien arabera.

2. Deialdi honi aurre egiteko 661.375 euroko gastua baimentzea (seiehun eta hirurogeita bat mila, hirurehun eta hirurogeita hamabost euro). Honela ordainduko da: 629.875 euro, "Gazte elkarteen programetarako diru-laguntzak" izeneko 960002-96100-4819-232100 kontu-sailaren kargura, eta 31.500 euro, "Gazte entitateendako ekipamendua" izeneko 960001-96100-7819-232100 kontu-sailaren kargura. 2010eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretakoak dira biak.

3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari ahalmena ematea, aurkeztutako eskaerak aztertu eta deialdia ebatzi ondoren, diru soberakina gastu-konpromisotik kentzeko eta 2010eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako kontu-sail beraren kargura eginen diren beste deialdi batzuetako gastu gisa baimentzeko.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Gazteriaren Institutuko Kontu-hartzailetza delegatuari, Nafarroako Gazteriaren Institutuari, Idazkaritza Nagusiaren Atalari, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetzari eta Entitateekiko Harremanen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 26an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

ERANSKINA

Oinarriak

1. Xedea.

Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea du xede deialdi honek, 30 urte bitarteko gazteendako programak egin ditzaten.

Deialdiaren onura publikoa gazteen elkartegintza sustatzeak gizartearentzat duen garrantzitik dator, lan hori gazteak beren jardueretan aritzera bultzatzeko eta gizarte-bizitzan parte hartzen laguntzeko bide nagusia izan baitaiteke.

2. Helburua.

Deialdi honetako diru-laguntzen xedea Nafarroako gazte elkarteei laguntzea da, honako hauek hein batean finantzatuz:

-Jarduerak eta proiektuak.

-Funtzionamendu gastuak.

-Ekipamendua.

-Kontratazio berriko langileen gastuak.

Jarduerak, funtzionamendu gastuak eta diru-laguntzaren xede den ekipamendua eskuratzea, 2009ko irailaren 19tik 2010eko irailaren 18ra bitartekoak izanen dira; proiektuak, aldiz, 2010eko urtarrilaren 1etik 2010eko azaroaren 30era bitarte egiten ahalko dira.

Kontratazio berriko langileen gastuetan deialdiaren ebazpenaren datatik hasita 2010eko abenduaren 31ra arteko langile kontratazioak sartzen dira.

3. Entitate onuradunak.

3.1. Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzen ahal dituzte Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteek, baldin eta diru-laguntza jasotzeko aurkeztu duten jarduera egin baino lehen inskribatu badira.

3.2. Entitate bakoitzak, erroldan duen sailkapenaren arabera, ondoko diru-laguntza hauetarako aukera izanen du:

A

B

C

a) Jarduerak eta proiektuak

*

*

*

b) Funtzionamendua

*

c) Ekipamendua:

c.1. Informatikako ekipamendua

*

*

*

c.2. Bestelako material inbentariagarria

*

*

d) Kontratazio berriko langileen gastuak

*

3.3. Eskaerak aurkezteko epea deialdiaren 8. oinarrian ezarrita dago, eta bi epe zehaztu dira: epe orokorra eta berariazko epea, diru-laguntza zertarako eskatzen den kontuan hartuta.

Halaber, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteen Entitateen Erroldan 2009ko irailaren 19tik 2010eko irailaren 18ra bitarte lehen aldiz inskribatzen diren gazte elkarteek aukera izanen dute Nafarroako Gazteriaren Institutuaren baimena eskatzeko, beren jarduerak egiteko (8.5 eta 9.5 oinarriak).

4. Diruz laguntzen ahal den esparrua.

Deialdi honetako diru-laguntzak jarduera eta proiektu hauek egiteko eskatzen ahalko dira:

-Gazte elkarteak bere kideentzat garatuak.

-Gazte elkarteak beste gazte batzuentzat garatuak.

Alde horretatik, honako hauek lagunduko dira diruz:

4.1. Gazteendako jarduerak, hau da, gazte elkarteek ohikotasunez eta unean-unean egiten dituzten era honetako ekintzak:

a) Aisialdiko prestakuntza ekintzak. Talde honetan sartzen da elkarteetako monitoreek Nafarroan onarpen ofiziala duten aisialdiko eskolek antolatutako ikastaro monografikoetan parte hartzea, bai eta elkarteetako kideek aipatutako aisialdiko eskolek antolatutako monitore edo zuzendariendako ikastaroetan parte hartzea ere.

b) Aisialdikoak eta jostetakoak. Aisialdi eta jostetako jardueratzat hartuko dira egoitzaren barrenean nahiz eremu irekietan egiten direnak, baldin eta aisia, josteta edo heziketa ez-formala helburu badute, betiere deialdiaren 6. oinarrian zehaztutako salbuespenekin ("Esparrua eta diru-laguntzetatik kanpo geratzen diren gastuak").

c) Sentsibilizaziokoak. Halakotzat joko dira gazteei informazioa eman eta kontzientzia harrarazteko jarduerak, hainbat arlotakoak (ingurumena, kultura, bizikidetza eta gizarteratzea, kontsumo arduratsua, bizi ohitura osasungarriak, gizartean parte hartzea, boluntariotza, elkartasuna, besteak beste).

d) Gazte mugikortasunekoak. Halako ekintzak egiteko gazte elkarteak beste lurralde batzuetara joan behar izaten du, nazioartean, Europan, Estatuan eta/edo Foru Komunitatean. Honelako ekintzak:

-Kanpalekuak eta egoitzatik kanpoko bestelako irteerak. Irteera horietan bi gau edo gehiago egin behar baldin badituzte, Nafarroako Gazteriaren Institutuari 10 egun lehenagotik jakinarazi beharko zaio (inj@navarra.es). Ezarritako epean jakinarazi ezean, jarduera horri dagokion diru-laguntza galdu ahalko da.

-Gazteendako Instalazioen Nafarroako Sareko instalazioak erabiltzea gazte elkarteen jarduerak egiteko.

e) Gazteen boluntariotzakoak. Gazte elkarteak noizean behin antolatzen dituen ekintzak, zeinetan parte hartzen duten, askatasunez eta altruismoz, pertsonei edo komunitateari zerbitzuak ematen dizkieten gazteek. Ekintza horiek deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzte, baldin eta ez badira sartzen gizarte boluntariotzaren eta/edo nazioarteko lankidetzaren arloan ari diren irabazi asmorik gabeko entitateen eta elkarteen deialdian.

4.2. Proiektuak.

Diruz laguntzen ahal diren proiektuak zenbait jarduerez osatuta daude, hau da, batasun bati lotuta dauden eta helburuak betetzera bideratzen diren jarduerez, horretarako giza baliabideak eta baliabide materialak jarriz, plan egituratu bati jarraikiz.

Laguntzak emateko ebazpenean zehazten diren proiektuak, gazte elkarteek eginen dituztenak, lagunduko dira diruz. Gazteen bizi garapenean laguntzen duten eta/edo gazteek gizartean parte-hartze aktiboa izatea sustatzen duten gaiak landuko dituzte proiektuek, esate baterako: gizartean parte hartzea, boluntariotza, aukera berdintasuna, gazteen arteko gizarte integrazioa, aisia eta kultura gazteen artean, osasuna eta bizimodu osasungarriak gazteen artean, ingurumena, enpresa edo ekimen arloko proiektuetarako aholkularitza eta gazteriarentzat interes orokorra duten beste gai batzuk.

Proiektu horiek 2010eko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarte gauzatu beharko dira.

4.3. Funtzionamendu gastuak.

A motako gazte elkarteek elkartearen egoitzaren funtzionamendu gastuetarako diru-laguntza eska dezakete. Gastu horiek izanen dira gazte elkartearen oinarrizko jarduerak egiteko beharrezkoak direnak, 2009ko irailaren 19tik 2010eko irailaren 18ra bitartekoak, 7.4 oinarrian ezarritako mugak kontuan hartuta.

Funtzionamendu gastuetarako diru-laguntzarik ez da emanen, horiek justifikatzeko egoitzako jarduerarik ez badago.

4.4. Ekipamendu gastuak.

Foru agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazte elkarteek diru-laguntzak lortzen ahal dituzte ekipamendu gastuetarako, baldin eta gazteen jardueren atalerako eskatzen badute diru-laguntza (4.1 oinarria).

Ekipamendu gastutzat jotzen dira jarduera egiteko beharrezkoa den material inbentariagarria eskuratzeko gastuak. Alde horretatik, honako hauek lagunduko dira diruz:

-Informatikako ekipamendua erostea: ordenagailua, inprimagailua, ekipoak eta softwarea eguneratzea eta beste gailu digital batzuk. Erositako ekipo informatikoek Interneten sartu eta posta elektronikoa erabiltzeko aukera eman behar dute.

-Nafarroako Gazteriaren Institutuan erroldaturiko gazte elkarte orok du eskubidea informatikako ekipoak erosteko, betiere aurreko bi deialdietan horretarako diru-laguntzarik jaso ez badute.

Ekipamendu informatikorako laguntzarik ezin da eskatu elkarteak aurreko hiru deialdietatik bitan bederen ez badu jarduerengatiko laguntzarik jaso. Diru-laguntza jasotzeko, elkarteek urtebeteko antzinatasuna beharko dute Gazteen Entitateen Erroldan, diruz laguntzekoak diren jarduerak egin beharko dituzte eta gutxienez 25 bazkide izan.

Bestelako material inbentariagarria erostea. A eta B motako gazte elkarteek diru-laguntza eska dezakete, elkartearen jarduerak egiteko beharrezkoak diren altzariak, ekipamendua eta tresnak erosteko gastuetarako, 2009ko irailaren 19tik 2010eko irailaren 18ra bitartekoetarako betiere.

4.5. Kontratazio berriko langileen gastuak.

Gazteen Entitateen Erroldan inskribatutako A motako gazte elkarteek, baldin eta gutxienez ere 5 urte egin badituzte erroldatuta, 200 bazkide edo gehiago badituzte eta azken hiru urteotan Nafarroako Gazteriaren Institutuaren diru-laguntza jaso badute etenik gabe, hein bateko finantziazioa eskatzen ahalko dute, gazte elkartea bera dinamizatu eta antolatzeko lanez arduratuko den langilearen kontratazio berriaren kosturako.

Langileen kontratazio berriak deialdiaren ebazpenaren egunetik 2010eko abenduaren 31ra artekoak izan daitezke.

5. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Deialdi honen ondorioetarako, gazteendako jarduerak egiteko diru-laguntza jasotzen ahal duten gastutzat jotzen dira, oro har, jarduerararekin lotura zuzenak dutenak, hala nola:

-Garraio gastuak.

-Dietak, mantenua eta ostatu gastuak, irtenaldietan.

-Diru-laguntzaren xedeko jarduera egiteko beharrezkoak diren material suntsigarrien gastuak.

-Publizitate eta zabalkunde gastuak, jarduerari dagozkionak.

-Argitalpenen beste gastu batzuk.

Eta askotariko gastuak, diru-laguntzaren xedeko jarduerarekin zalantzarik gabeko lotura dutenak.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuetan, eskuratze kostua inoiz ez da izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Berariaz, gazteendako proiektuetan, aipatu diren gastuez gainera, gastu justifikagarritzat jotzen ahalko dira proiektua gauzatzeko kontratatzen diren langileen gastuak.

Halaber, proiektuaren izaeraren arabera Nafarroako Gazteriaren Institutuak aldez aurretik kontzesioaren ebazpenean baimentzen dituenak.

6. Esparrua eta diru-laguntzetatik kanpo geratzen diren gastuak.

Hurrengoak deialdi honen esparrutik kanpo geldituko dira:

-Irakaskuntzako jarduerak, indarra duten ikasketa planetan aurreikusitakoak, edo hezkuntza formalaren xedea edo edukia dutenak.

-Kirol kluben jarduerak eta, oro har, lehiaketako kirol jarduerak.

-Inauteriak, dantzaldiak, kontzertuak, tokian tokiko jaiak, desfileak eta unean uneko beste festa jarduera batzuk, gazteendako berariazko proiektu batean garbi egokitzen ez direnak.

-Ikasleen elkarteen jarduerak.

-Nafarroako Gazteriaren Institutuaren programak eta jarduerak.

-Beste deialdi zehatzago baten helburu diren jarduerak.

Era berean, honako gastu hauek ere ez dute diru-laguntza jasoko:

-Bazkari, hamaiketako, askari eta horrelakoen gastuak, irtenaldietako mantenu gastuak izan ezik.

-Elkarteko monitoreei edo kanpokoei ordaintzea, eta elkarteko langileei ordaintzea, baldin bada, salbu eta gazteendako proiektuen garapenean eta aurreko oinarrietan zehaztutako langileen kontratazio berria.

-Gazte elkartearen jarduerak antolatu eta gauzatzeko zerbitzu profesionalak kontratatzea.

-Gazte elkartearen erabilera esparrua gainditzen duten ekipamendu eta funtzionamendu gastuak, garatutako jarduerei dagokienez.

-Jarduera egitearekin zerikusi zuzena ez duten gastuak.

7. Diruz lagun daitezkeen gehieneko zenbatekoak.

7.1. Diru-laguntza izan dezaketen gastuetarako ondoko mugak jarri dira, 4.1 oinarrian aipatzen diren gazteendako jarduerei dagokienez:

a) Joan-etorrietako gehieneko gastua 1.500 eurokoa izanen da autobus bakoitzeko, joan-etorrirako. Banakako txartelen bidezko garraio gastuetarako, tarifa arrunt merkeenaren prezioa ordainduko da.

b) Egoitzatik kanpora egiten diren jardueretan, gaua ematea beharrezkoa denean, ostatu eta mantenu gastu gehienekoak 27 eurokoak izanen dira, parte-hartzaile eta gau bakoitzeko.

7.2. Gazteendako Instalazioen Nafarroako Sareko instalazioak erabiltzen dituzten eta deialdi honen xede diren elkarteek honako diru-laguntza hau jasoko dute jarduera horrengatik:

-Ostatu kostuaren %75. ondokoak erabiliz gero: Getadarko gazteendako aterpea, Doneztebeko "Belbieretxea" gazteendako aterpea, Altsasuko "Otadiko Santo Kristo" aterpetxea eta "Fuerte del Príncipe" gazteen egoitza.

-Mantenu kostuaren %50, Altsasuko "Otadiko Santo Kristo" aterpetxean eta "Fuerte del Príncipe" gazteen egoitzan.

-Gazteendako Instalazioen Nafarroako Sareko beste edozein instalaziotan egindako gastu osoaren %50.

Gazte elkarte bakoitzak gehienez ere urtean bitan eskatzen ahalko du modalitate honetako diru-laguntza.

Xede honetarako gehieneko kreditua 50.000 eurokoa izanen da, guztira. Eskaeren gaineko ebazpena eman eta kontzeptu honetarako dirua gelditzen bada aurrekontuan, diru hori gazteendako jardueren atalera pasatuko da.

7.3. Diru-laguntza jaso dezaketen gazte proiektuei dagokienez (4.2 oinarria), diru-laguntza aurrekontuaren %100era iristen ahal da, proiektu bakoitzean 6.000 euro gainditu gabe betiere. Gazteen enpleguan eta ekimenean zuzenean eragina duten proiektuek 15.000 euro arteko diru-laguntza izaten ahal dute, haien emaitzak frogatuz gero.

Atal honetan, diruz laguntzen ahal diren langile gastuek ez dute gaindituko gauzatu beharreko proiektuaren %50a. Xede honetarako gehieneko kreditua 54.000 eurokoa izanen da, guztira. Eskaeren gaineko ebazpena eman eta kontzeptu honetarako dirua gelditzen bada aurrekontuan, diru hori gazteendako jardueren atalera pasatuko da.

7.4. Onartzen den gastuaren %75 artekoa izanen da egoitzaren funtzionamendu gastuetarako diru-laguntza. Laguntza hau A motako gazte elkarteek soilik eska dezakete. Entitateen erroldan gazte elkartearen sozietatearen helbide gisa ageri den egoitza elkartearen jardueretarako erabiliko da, bakar-bakarrik. Fakturek, elkarte eskatzailearen izenean eginda, fakturatutako zerbitzuarekin zerikusia duten enpresek emanak izan beharko dute.

Honako diru muga hauek ezarri dira:

-Alokairuak, 2.500 euro (elkartearen izenean dagoen kontratu eguneratuaren fotokopia aurkeztu beharko da); telefonoa eta Internet, 700 euro; argia, 1000 euro; ura eta zaborrak, 500 euro; gazte elkartearen web orria mantentzea, 250 euro; berokuntza, 1000 euro; jardueren eta egoitzaren aseguruak eta gazte elkartea titular duten ibilgailuena, 900 euro; egoitzaren konponketa eta berrikuntzak, 1.300 euro.

7.5. Informatikako ekipoak erosteko diru-laguntza, gehienez ere, kostuaren % 75ekoa izanen da, erosketa 1.800 eurokoa izanik gehienez; xede horretarako kreditua 10.000 eurokoa izanen da gehienez. Aurrekontuko dirua agortu arren eskaeraren bat erantzun gabe gelditzen bada, beste ekipamendu inbentariagarri baten ebazpenera eramanen da.

7.6. Entitatearen jarduerak garatzeko eta funtzionamendurako behar den beste material inbentariagarri bat erosteko diru-laguntzak onartzen den gastuaren %75 artekoak izanen dira. Laguntza hori A eta B motako gazte elkarteek soilik eskatuko dute. Fakturak laguntza eskatzen duen elkartearen izenean eginen dira.

7.7. Elkartea dinamizatu eta antolatzeko lanetan aritzeko, gazte elkarteak egindako lan kontratazio berrirako diru-laguntza oinarrizko soldataren %75ekoa izanen da gehienez ere; gainera, bulego eta langeletako hitzarmeneko 5. taldeko lan kategoriari dagokion soldatatik enpresak lanaldi oso batengatik Gizarte Segurantzari ordaintzen dion kuota sartuko da, ebazpena ematen denetik 2010eko abenduaren 31 arte; kontratazio bakar bat onartuko da gazte elkarte bakoitzeko. Lan egindako denboraren proportzioan aplikatuko da diru muga.

Atal honetako gehieneko kreditua 62.500 eurokoa izanen da. Eskaeren gaineko ebazpena eman eta kontzeptu honetarako dirua gelditzen bada aurrekontuan, diru hori gazteendako jardueren atalera pasatuko da.

8. Aurkezteko epea eta tokia.

8.1. Deialdi honetan bi epe mota ezarri dira diru-laguntza eskaerak aurkezteko. Bata orokorra eta bestea berariazkoa.

Orokorra:

Honako gastu hauetarako diru-laguntza lortzeko eskaerak aurkeztuko dira: gazteendako jardueren gastuak (Gazteendako Instalazioen Sareko aterpetxeen erabilera izan ezik) eta funtzionamendu eta ekipamendu gastuak (informatikako ekipamendua erostea izan ezik).

Eskaerak aurkezteko epea 2010eko irailaren 1etik 2010eko irailaren 20ra artekoa izanen da, eta Nafarroako Gazteriaren Institutuko erregistroan aurkeztuko dira (Yanguas y Miranda, 27; Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezartzen diren tokietako edozeinetan.

Berariazkoa:

8.2. Gazteendako Instalazioen Nafarroako Sarea erabiltzeko diru-laguntza eskaerak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2010eko irailaren 20ra arte aurkezten ahalko dira, Nafarroako Gazteriaren Institutuko erregistroan (Yanguas y Miranda, 17; Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezartzen diren tokietako edozeinetan.

8.3. Gazteendako proiektuetarako diru-laguntza eskaerak 45 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Gazteriaren Institutuko erregistroan (Yanguas y Miranda, 27; Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezartzen diren tokietako edozeinetan.

8.4. Informatikako ekipamendua erosteko eskaerak 45 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Gazteriaren Institutuko erregistroan (Yanguas y Miranda, 27; Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezartzen diren tokietako edozeinetan.

8.5. Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteen Entitateen Erroldan 2009ko irailaren 19tik 2010eko irailaren 18ra bitarte lehen aldiz inskribatzen diren gazte elkarteek antolatutako jardueretarako baimena lortzeko eskaerak epe honetan aurkezten ahalko dira: deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2010eko irailaren 20ra arte.

Nafarroako Gazteriaren Institutuko erregistroan aurkeztuko dira (Yanguas y Miranda, 27; Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezartzen diren tokietako edozeinetan.

Gazte Entitateen Erroldan lehen aldiz inskribatzen diren elkarteek, modalitate honi heldu nahi ez badiote, epe orokorra izanen dute eskaerak aurkezteko (8.1 oinarria).

8.6. Elkartea bera dinamizatu eta antolatzeko lanetarako langilearen kontratazio berria finantzatzeko diru-laguntza eskaerak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 45 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, Nafarroako Gazteriaren Institutuko erregistroan (Yanguas y Miranda, 27; Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezartzen diren tokietako edozeinetan.

8.7. Eskaerak posta bulegoen bidez bidaltzen badira, gutun-azala zabalik aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtatu baino lehen, eguna eta zigilua jar diezazkion eskaerari.

9. Eskaera eta agiriak.

9.1. Diru-laguntzarako eskaera orokorrak, entitateko buruak sinatuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuak emanen dituen eta/edo www.juventud.navarra.es orrian eskuratzen ahalko diren ereduak erabiliz aurkeztuko dira, datu hauek emanda:

a) Programaren memoria orokorra; programa hori osatzen duten jardueretako bakoitzaren helburuak, iraupena, parte-hartzaileen kopurua eta adina, gauzatzeko tokia, parte-hartzearen kuota eta emaitzen beste adierazle batzuk zehaztuko dira.

b) Programaren diru-sarreren eta gastuen balantze ekonomikoa, jardueraz jarduera. Gastuen frogagiriak erantsiko dira, jatorrizko fakturen bidez, bai eta beharrezkoak diren ordainagiriak ere (jarduerak antolatu eta diru-laguntza eskatzen duen elkartearen izenean eginiko fakturak, "aztertuak" gisa zigilatu ondoren itzuliko direnak) eta horien fotokopiak.

c) Entitatearen ordezkariak emandako erantzukizuneko aitorpena, zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak eginak eta eguneratuak dituela adierazteko.

d) Entitatearen ordezkariaren erantzukizuneko aitorpena, entitatea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoera bakar batean ez dagoela azaltzen duena.

9.2. Gazteendako Instalazioen Nafarroako Sareko instalazioak erabiltzeko diru-laguntza eskaerekin batera, jarduerari dagozkion fakturak eta ordainagiriak aurkeztuko dira.

9.3. Gazteendako proiektuak gauzatzeko eskaerekin batera, behar bezala prestatutako eta ekonomikoki baloratutako proiektuak aurkeztuko dira. Proiektu horiek ondokoa jasoko dute: helburuak, hartzaileak, metodologia, jardueren deskribapena, egutegia, aurrekontu zehatza eta ebaluazioaren eta emaitzen adierazleak, besteak beste. Era berean, 9.1 oinarriaren c) eta d) letretan ezarritako erantzukizuneko aitorpenak ere aurkeztuko dira.

9.4. Informatikako ekipamendua erosteko eskaerekin batera, erosketaren eta ordainketaren frogagiriak eta 9.1. oinarriaren c) eta d) letretan ezarritako erantzukizuneko aitorpenak aurkeztu beharko dira.

9.5. Gazteen Entitateen Erroldan lehen aldiz inskribatutako gazte elkarteek jarduerak egiteko aldez aurreko baimena eskatzen badute, jarduerak azaltzen dituen eta ekonomikoki baloratuta dagoen programa bat aurkeztu beharko dute, bai eta 9.1. oinarriaren c) eta d) letretan ezarritako erantzukizuneko aitorpenak ere.

9.6. Elkartea bera dinamizatu eta antolatzeko lanez arduratuko den langilearen kontratazio berrirako diru-laguntza eskaerarekin batera, buruaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, langilea kontratatzeko xedea adierazteko, ondokoak zehaztuta: lanbide profila, egin beharreko lanak, kontratuaren iraupena, lanaldia eta kostua.

9.7. Eskaerak hobeki ebaluatu ahal izateko, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteriaren Zuzendariordetzak eskatzaileei galdatzen ahalko die aurkeztutako edo eskatutako agirietako informazioa zabaldu edo hobetu dezatela.

9.8. Baztertu eginen dira epez kanpo aurkezten diren eskaerak, bai eta datu faltsuak dituztenak ere.

9.9. Betebehar horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituztenean edo datuak administrazio horren esku daudenean, ez da beharrezkoa izanen betebehar edo baldintza horiek frogatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluan xedatu bezala.

10. Instrukzioa.

10.1. Deialdi honetako diru-laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko dira. Gazteendako jardueren kasuan, diru-laguntzetarako zenbateko osoa hainbanatu eginen da onuradunen artean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritako moduan.

10.2. Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Gazteriaren Zuzendariordetzari dagokio, Entitateekiko Harremanen Atalaren bitartez.

Atal horrek aztertu eta kalifikatuko ditu aurkezten diren eskaerak eta erantsitako dokumentazioa, behar diren zuzenketak egiteko eskatuko du eta, gainera, eskaerak baloratzeko behar diren instrukzioko egintza guztiak burutuko ditu.

11. Balorazio irizpideak.

Eskaerak baloratzeko, ebaluazio batzorde bat eratuko da, Gazteriaren zuzendariordea buru duela. Hark hautatzen dituen bi atalburu batzordekoak izanen dira, baita Nafarroako Gazteriaren Kontseiluko burua ere, edo horren eskuordea. Eginkizunak betetzeko, departamentuko arlo juridikoko APT baten laguntza izanen du batzordeak.

Ebaluazio Batzordeak diru-laguntzarako eskaerak baloratuko ditu oinarri hauetan aurreikusitako balorazio irizpideei jarraituz, eta ebazteko proposamena eginen dio Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari.

11.1. Foru agindu honetan ezarri diren gazteendako jardueretarako laguntzak ematerakoan irizpide objektibo hauei jarraituko zaie, eta horien balorazio orokorra eginen da:

a) Jarduerak deialdiaren xedeari egokitzea (40 puntu).

b) Gazte onuradunen kopurua, gazte elkarteko bazkideen kopuruari dagokionez (20 puntu).

c) Egindako gastuak jarduerei egokitzea (20 puntu).

4.1 eta 4.3 oinarrietan aipatu gazte jardueerei eta funtzionamendu gastuei buruz, kreditua nahikoa ez denean aurreikusitako gehieneko diru-kopuruak emateko, 7.1 eta 7.4 oinarrietako gehieneko mugen barrenean, diru-laguntzaren onuradunen artean hainbanatuko da kreditua. Horretarako, ezarritako gehieneko zenbatekoak behar den portzentajean murriztuko dira, hainbanaketa aplikatu ahal izateko.

11.2. Gazteendako Instalazioen Nafarroako Sareko instalazioak erabiltzeko eskaerak baloratzean, 4.1 eta 7.2. oinarrietan ezarritako baldintzak hartuko dira kontuan.

11.3. Gazte proiektuei dagokienean, irizpide hauei jarraituko zaie proiektuak baloratzeko:

a) Proiektua zein mailatan egokitzen zaien deialdi honetako helburuei (30 puntu gehienez).

b) Proiektuaren kalitatea (40 puntu gehienez). Atal honetan baloratzekoak: jardueren plangintza, helburuen, ekintzen eta aurrekontuaren arteko koherentzia, proiektuaren izaera berritzailea eta emaitzen adierazleak.

c) Proiektuaren onura zenbat gaztek jasoko duten (20 puntu gehienez).

d) Nafarroako Foru Komunitateko gazteen arteko aukera berdintasuna sustatzea (10 puntu gehienez).

Proiektuek 50 puntuko balorazioa izan beharko dute gutxienez diru-laguntza jaso ahal izateko.

11.4. Informatikako ekipamendua erosteko eskaeren balorazioa deialdi honen 4.4 eta 7.5 oinarrietan ezarritako baldintzen arabera eginen da.

11.5. Bestelako material inbentagarria erosteko eskaeren balorazioa deialdi honen 4.4 eta 7.6 oinarrietan ezarritako baldintzen arabera eginen da.

11.6. Elkartea bera dinamizatu eta antolatzeko lanez arduratuko den langilearen kontratazio berrirako diru-laguntza eskaeren balorazioa deialdi honen 4.5 eta 7.7 oinarrietan ezarritako baldintzen arabera eginen da.

12. Ebazpena eta ordainketa.

12.1. Diru-laguntzak, orokorrean, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak 2010eko abenduaren 15a baino lehen emanen duen ebazpenaren bidez banatuko dira, honako gastu hauetarako: gazteendako jardueren gastuak (Gazteendako Instalazioen Nafarroako Sareko instalazioak erabiltzeko gastuak izan ezik) eta funtzionamendu eta ekipamendu gastuak (informatikako ekipamendua erosteko gastuak izan ezik).

Gazteendako Instalazioen Nafarroako Sareko instalazioak erabiltzen dituzten eta Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei diru-laguntzak emateko, bi ebazpen emanen ditu Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak. Lehenengo ebazpena ekainaren 1a baino lehen jasotako eskaeretarako izanen da eta ekainaren 30a baino lehen ebatziko dira, eta bigarren ebazpena, berriz, irailaren 18a baino lehen aurkeztuetarako, zeina irailaren 30a baino lehen ebatziko baita.

12.3. Gazteendako proiektuetarako eta ekipamendu informatikoa erosteko diru-laguntzen kontzesiorako, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 30 egun naturaleko epean, eta horietan kasuan kasuko diru-laguntza eta ordaintzeko modua zehaztuko da.

12.4. Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazteen Entitateen Erroldan lehen aldiz inskribatutako gazte elkarteek antolatutako jardueretarako diru-laguntza emateko, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta ondoko hilabetea baino lehen.

12.5. Elkartea bera dinamizatu eta antolatzeko lanez arduratuko den langilearen kontratazio berrirako diru-laguntza emateko, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 30 egun naturaleko epean.

Ebazpenean diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuko da, eta elkarteak eta delako pertsonak izenpetutako kontratuaren fotokopia konpultsatuaren bidez eta nominei dagozkien ordainagirien bidez justifikatu ondoren ordainduko da.

12.6. Eskaerak ukatutzat joko dira ezarritako epean ebazpen espresurik ematen ez bada.

12.7. Diru-laguntza emateko ebazpenean diru-laguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordainketa modua agertuko dira. Orobat, diru-laguntza hartu duten eskatzaileen zerrenda jaso beharko da eta espresuki adieraziko da zein eskaerari esan zaion ezetz, halakorik baldin bada.

12.8. Deialdiari jarraikiz diru-laguntza eskuratzeak ez du esan nahi hurrengo ekitaldi ekonomikoetan ere diru-laguntzak jasotzeko eskubiderik eskuratzen denik.

12.9. Diru-laguntzak emateko ebazpen guztiak Nafarroako Gazteriaren Institutuko iragarki oholean eta www.juventud.navarra.es web gunean jarriko dira, publizitatea egiteko eta jendaurrean egoteko ondorioetarako.

13. Betebeharrak.

Diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntza emateko xedea betetzea, jarduera egitea eta/edo proiektua gauzatzea.

b) Deialdi honetan ezarri bezala, horren aplikazioa agiri bidez frogatu beharko da Nafarroako Gazteriaren Institutuan eta, era berean, diru-laguntza hartzeko eskatu diren baldintza guztiak betetzen direla frogatu, bai eta diru-laguntzaren helburua bete dela ere.

c) Nafarroako Gazteriaren Institutuak edo Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen arabera eskumena duten organoek eskatutako egiaztapenak onartu eta erraztea.

d) Gazte elkarteko bazkide guztiei jakinaraztea elkartearen jarduerek Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jaso dutela, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez.

e) Idatzizko eta ahozko publizitatea eta zabalkundea egiten bada, baita diruz lagundutako jarduerei eta proiektuei buruzko agiri guztietan ere, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez daukan parte-hartzearen berri emanen da.

-Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala.

-Testuan: Nafarroako Gazteriaren Institutuak diru-laguntza eman du.

Halaber, Nafarroako Gazteriaren Institutura betebehar horren froga dokumentala bidaliko da.

f) Erantzunkizuneko aitorpena aurkeztea, non adieraziko baita hornitzaileak eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu direla, aholkularitza edo laguntza enpresek 12.000 eurotik gorako ekipo ondasunen horniketa egin edo zerbitzuak ematen dituztenean.

g) Lagundutako jarduerak finantzatzeko bestelako laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortu bada, Nafarroako Gazteriaren Institutuari horien berri ematea. Egoera hori jakin bezain laster emanen da haren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

h) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egiten denean, zerga arloko betebeharrak eta itzulketak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituztela frogatzea.

i) Gazte elkartearen bazkide liburua eta akten liburua eguneraturik edukitzea, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eska baititzake diru-laguntza eskaerak baloratzeko.

j) Egiaztapenak eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izateko, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatu behar zaizkion lege sektorialetan agindutako moduan.

k) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako diru-laguntzak itzultzea.

14. Bateragarritasuna.

Deialdi honetan araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek beste administrazio, entitate eta erakunde publiko edo pribatu batzuen laguntza eta diru-laguntzak hartzen ahalko dituzte helburu eta xede beretarako; betiere, proiektu edo programa bakoitzaren gastuaren %100 gainditzen ez badute.

Kontzeptu berberetarako laguntza bi erakundetatik edo gehiagotatik jasotzen duten gazte elkarteek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, elkarteko buruak sinatua, diru-laguntza guztien batura elkarteak egindako gastua baino baxuagoa dela adierazteko.

15. Ez-betetzeak.

Deialdi honen oinarrietan ezarritakoa ez betetzeak, eman zen xederako ez erabiltzeak, laguntzak zertan erabili diren ezarritako modu eta epeetan ez justifikatzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Gazteriaren Institutuaren baimenik gabe diru-laguntzaren helburuak aldatzeak diru-laguntza galtzea eta jasotako dirua itzuli beharra izanen dute ondorio, baita ordainketaren dataz geroztikako berandutza interesak ordaintzea ere, hala badagokio, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 18. artikuluak ezarritakoaren arabera kalkulatuta, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. kapituluak agintzen dituen gainerako erantzukizunak ezertan galarazi gabe.

Halaber, onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak burutzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua aurreko atalean aipatzen den proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

16. Errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen aurka bidezko izanen da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

17. Aplikatu beharreko legedia.

Foru agindu honetan ezarririk ez dagoen guztian Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: F1005867