53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2010eko martxoaren 22an hartua, 2010eko Nafarroako Vianako Printzea Nazioarteko Sarien epaimahaiak izendatzen dituena.

Nafarroako Gobernuak, urtarrilaren 11ko 2/2010 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Vianako Printzea Nazioarteko Sariak sortu ditu, Kulturaren, Elkartasunaren eta Mendekotasunaren Arretaren arloetan.

Foru dekretu horren laugarren xedapenak honako hau ezartzen du:

"Sari bakoitzari dagokion epaimahaiak zazpi kide izanen ditu -burua eta sei mahaikide- eta saria zein den, arlo horretan ospe handia duten pertsonen eta profesionalen artean hautatuko dira. Idazkari batek epaimahaiari lagunduko dio bere zereginetan. Idazkari horrek hitza izanen du baina botorik ez.

Nafarroako Gobernuak, kasuan kasuko departamentuek proposaturik, sarien epaimahaikideak izendatuko ditu."

Bidezkoa da, beraz, 2010eko Nafarroako Vianako Printzea Nazioarteko Sarien epaimahaikideak eta idazkariak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, lehenbiziko lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 2010eko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako epaimahaikide hauek izendatzea:

Epaimahaiko burua: María José Bayo Jiménez andrea.

Mahaikideak:

-Juan Ramón Corpas Mauleón jauna.

-Joaquím Llansó Sanjuan jauna.

-David Rodríguez Caballero jauna.

-Ángel Martín Duque jauna.

-María Jesús Artaiz Zabalza andrea.

-José Luis Ramírez Sádaba jauna.

2. 2010eko Vianako Printzea Kulturaren Sarirako epaimahaian Alfredo Huarte Cárcar jauna idazkari izendatzea.

3. 2010eko Vianako Printzea Elkartasunaren Sarirako epaimahaikide hauek izendatzea:

Epaimahaiko burua: Miguel Induráin Larraya jauna.

Mahaikideak:

-María Isabel García Malo andrea.

-Alfonso García Liberal jauna.

-Miguel Ángel Argal Iribarren jauna.

-Marina Navarro Mangado andrea.

-Olivier Consolo jauna.

-Eduard Soler Cuyas jauna.

4. 2010eko Vianako Printzea Elkartasunaren Sarirako epaimahaian Andrés Joaquín Carbonero Martínez jauna idazkari izendatzea.

5. 2010eko Vianako Printzea Mendekotasunaren Arretaren Sarirako epaimahaikide hauek izendatzea:

Epaimahaiko burua: Alexandre Kalache jauna.

Mahaikideak:

-María Isabel García Malo andrea.

-Rosa Jaso Litago andrea.

-Rocío Fernández Ballesteros andrea.

-Pablo Martínez-Lage Álvarez jauna.

-José Luis Vázquez Barquero jauna.

-Luis Cayo Pérez Bueno jauna.

6. 2010eko Vianako Printzea Mendekotasunaren Arretaren Sarirako epaimahaian Begoña Rodríguez Marcos andrea idazkari izendatzea.

7. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Erabaki hau jakinaraztea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiei eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 22an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1005445