53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

132/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 18an emandako 70/2009 Foru Agindua aldatu eta 2010eko laguntzen deialdia onesten duena. Horren bidez, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak ezarri ziren.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 70/2009 Foru Aginduaren bidez, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak ezarri eta 2009rako laguntzen deialdia onetsi zen.

Aldez aurretik, arau honen berri eman zitzaion Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari, eta hark Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta goian aipatutako arau proiektua erregistratu zuen "Ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak" izeneko XA 51/2009 laguntza gisa (EBren egunkari ofiziala, 2009ko uztailaren 14koa).

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, lehenik, organo eskudunak diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Aurrekoan oinarrituta, foru agindu honen bidez, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzen deialdia egiten da 2010eko ekitaldirako.

Gainera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 70/2009 Foru Aginduaren bidez onetsitako laguntzen arauak aldatzen dira, zer jarduketek izan dezaketen diru-laguntza eta horren zenbatekoa zehazten, eskaerak aurkezteko epe berria ezartzen da, deialdia antolatu, instruitu eta ebazteko prozedura argitzen eta inbertsio bukaerako justifikazio prozedura eta dagozkien ordainketak doitzen; hori guztia onuradunak ahalik eta berme juridiko handienak izan ditzan ziurtatzeko eta neurria bera hobeki kudeatzeko.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 18an emandako 70/2009 Foru Aginduko aldaketa.

Aldatu egiten da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 18an emandako 70/2009 Foru Agindua, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak ezartzen dituena, eta foru agindu honen eranskinean ageri den moduan aldatzen du.

Lehenengo xedapen gehigarria.-2010eko laguntzetarako deialdia.

1. 2010eko ekitaldirako deialdia onesten da, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko.

2. Eskaerak aurkezteko epea hiru hilabetekoa izanen da, deialdi hau argitaratzen denetik hasita.

3. Deialdi honetan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 70/2009 Foru Aginduan aurreikusitako arau erregulatzaileak aplikatuko dira, horrek ezarri baititu ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak.

Bigarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuko kredituak.

Foru agindu honen aplikazioak sortuko dituen gastuetarako 800.000,00 euroko gastua baimentzen da, 2010eko gastuen aurrekontuko "Abeltegi intentsiboetarako laguntzak, biosegurtasunerako eta ingurumena hobetzeko" izeneko 721002-72230-7700-412106 kontu-sailaren balio berarekin 2011ko gastuen aurrekontuan gaitzen denaren kargura, behar adinako kreditua badago betiere.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko martxoaren 17an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

ERANSKINA

Ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea
edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten
inbertsioetarako laguntzak emateko arauen aldaketa

Bakarra. Ondotik adierazten den moduan aldatzen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 18an emandako 70/2009 Foru Agindua, ingurumena babestu eta hobetzeko eta abeltegietako higienea edo abereen ongizatea hobetzeko kostu osagarriak sortzen dituzten inbertsioetarako laguntzak emateko arauak ezartzen dituena:

1.-Bigarren lerroaldea erantsi zaio I. eranskineko 3. artikuluaren 1. puntuko a) letrari, eta hemendik aurrera honela idatzita geldituko da:

"1. Diru-laguntza jaso dezakete:

a) Abeltegiak instalazioz eta ekipamenduz hornitzeko inbertsioetarako proiektuek, eskurako hobekuntza teknikoak, Nafarroako Foru Komunitatean definitzen ari direnak, garatu eta berritzea xede dutenak.

Diru-laguntzaren xedeko eskurako hobekuntza tekniko gisako inbertsiotik kentzen dira III. eranskinean aipatutako inbertsioak, hau da, 2010eko deialdian diru-laguntzarik izan ez dezaketen eskurako hobekuntza teknikoak."

2.-I. eranskineko 6. artikuluaren 1, 2, 3 eta 4.b) puntuak aldatu dira, eta hemendik aurrera honeta idatzita geldituko dira:

"6. artikulua. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Definizio fasean dauden eskurako hobekuntza teknikoetan egindako inbertsioen kasuan, 3.1.a) artikuluaren arabera, diru-laguntza jaso dezakeen inbertsioaren %40koa izanen da laguntza. %50ekoa izanen da, inbertsio horiek Batasunaren intereseko lekuetan (BIL), mendialdean edo eskualde behartsuetan, egiten badira.

2. Gainerako inbertsioetarako, diru-laguntza izan dezakeen inbertsioaren %20koa izanen da. %50ekoa izanen da, inbertsio horiek Batasunaren intereseko lekuetan (BIL), mendialdean edo eskualde behartsuetan, egiten badira.

3. Diru-laguntza izan dezaketen kostu orokorretarako (4.c artikuluan jasotakoak), laguntza %40koa izanen da oro har, eta gastu horiek ez dira inoiz diru-laguntza jaso dezakeen gastu guztiaren %15 baino gehiago.

4. Gainera, diru-muga hauek ezarri dira:

b) Diru-laguntza izan dezakeen gutxieneko inbertsioa 5.000 eurokoa izanen da definizio faseko eskurako hobekuntza teknikoetarako, 3.1.a) artikuluaren arabera, eta 20.000 eurokoa diru-laguntza izan dezaketen jarduketetarako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 70/2009 Foru Aginduaren 3.1.b) artikuluaren arabera."

3.-I. eranskineko 7. artikuluaren 1. puntua aldatu da, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

"1. Konpromiso orokorrak:

Onuradunek konpromisoa hartuko dute inbertsioak arau hauetan ezarritako baldintzei jarraituz egiteko, eta laguntza onartu eta hurrengo urteko azaroaren 1a baino lehen bukatzeko."

4.-I. eranskineko 13. artikuluaren 3. puntua aldatu da, eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

"3. Eskurako hobekuntza teknikoak garatzeko inbertsioen kasuan, Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuak Abeltzaintzako Institutu Teknikoaren eta Kudeaketarenari txosten bat eskatuko dio inbertsioaren egokitasunaz eta eskurako hobekuntza teknikoa abeltegiaren jarduerari, haren inguruneari, abeltegiaren ezaugarri tekniko eta ekonomikoei eta eskurako hobekuntza teknikoen gidaliburuetan eta kasuan kasuko BREFen ezarritako jarraibideei dagokienez aztertu eta garatzeko komenentziaz.

Gainera, eskatzaile baten baino gehiagoren laguntza eskaerarik bada eskurako hobekuntza teknikoak garatzeko inbertsio bererako, aurreko puntuko txostena erabakigarria izan daiteke haietako bat bakarra hautatzeko. Horrela ez bada, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 19ko 70/2009 Foru Aginduaren 11.2 artikuluko baremoa aplikatuko du Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuak, eskaera bat hobesteko.

Eskurako hobekuntza teknikoak garatzeko onartzen ez diren inbertsioek diru-laguntza izanen dute 3.1.b) artikuluan ezarritako tasaren arabera, eta II. eranskinean aipatzen diren inbertsioen artean jasota ez badaude, eskaera ezetsitzat joko da."

5.-I. eranskineko 15. artikulua aldatu da, eta testu hau izanen du:

"15. artikulua. Ordaintzeko modua eta epeak.

1. Nekazaritzako Elikagai Industrien Zerbitzuak eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuak behar adina kontrol eginen ditu ezarririko betebeharrak eta onuradunak hartutako konpromisoak betetzen direla egiaztatzeko. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezkoak diren ordainketak baimenduko ditu, eta diru-laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.

2. Laguntzak ordainaldi bakar batean emanen dira, ebazpena eman eta hurrengo ekitaldian. Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ebazpena beharko da, inbertsioa osorik eta arau hauetan eta diru-laguntza ematen duen ebazpenean ezarritako moduan egin dela frogagiriak aurkeztu ondotik."

6.-III. eranskina gehitu da, honela idatzita agertuko dena:

III. ERANSKINA

2010eko deialdian diru-laguntzarik izan ez dezaketen
eskurako hobekuntza teknikoak

1. Minda bac-a, hobiak maiz husteko.

2. Simaurraren konposta egitea, hainbat teknika erabilita.

3. Minda putzu eta hobiak estaltzea.

4. Minda banatzeko ekipamendua.

5. Biomasa berokuntzan erabiltzeko ekipamendua.

6. Aireberritze zentralizatua eta airea garbitzea.

7. Hegaztiak gizentzeko haztegietako kontrol bioklimatikorako ekipamendua.

8. Eskurako hobekuntza tekniko berri bat kontrolatzeko gailuei lotuta ez dauden emari-neurgailu, zunda eta sentsoreak.

Iragarkiaren kodea: F1005273