53. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 5eko 332/2007 Ebazpenaren bitartez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentu izateko 12 lanpostu huts oposizio-lehiaketaren bidez betetzekoa (2007ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 19koa). Izendapen proposamen berria.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 4ko 2/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2009ko urriaren 15ean emandako epai irmoa betez, agindua ematen zaio deialdiko epaimahaiari oposizioaldiko hirugarren ariketa zuzentzeko, 43. galderako a) erantzuna zuzentzat emanez eta ez c), eta balorazio berriaren ondorioz ateratzen diren jarduketak egiteko.

Aipatu epaimahaiak, delako irizpidea kontuan hartuta ariketa hori zuzendurik, organo dei egileari izendapen proposamena aurkeztu dio. Bertan, bada izangai bat aurrekoan agertzen ez zena eta, hortaz, jakina, bada beste bat baztertua.

Hauek dira orain proposatzen direnak: Ignacio Itoiz Urdániz, Crescencio Aláez Aller, Francisco Javier Baldanta Petrirena, Francisco Javier Ullate Domaica, Mikel Huarte Garciandía, Alberto Garde Sesma, Juan Carlos Cisneros Samper, Carlos Horcada Ibáñez, Pedro María Gainza Vidaurre, Javier Ayarra Ullate, Aitor Andueza Elía eta Mikel Oiaga Artajo.

Orain lehen aldiz proposatzen den izangaiak deialdiaren 7.2.2. oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko du, izendapen proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean.

Iruñean, 2010eko apirilaren 23an.-Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Juan Antonio Sola Ibarra.

Iragarkiaren kodea: F1007346