44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Barañaingo Udalaren, Luis Morondo musika eskolaren eta Lagunak udal zerbitzuaren 2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2010eko otsailaren 25ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2010. urteko plantilla organikoa, bertan biltzen baitira entitatearena berarena, Luis Morondo Musika Eskolarena eta Lagunak Udal Zerbitzuarena.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Barañainen, 2010eko otsailaren 25ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1004799