44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua

María Echeverría Alcorta andreak, Bilboko (Bizkaia) Lan arloko 5. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Pedro Julián Maroto Sánchez, Sergio Antonio Maroto Sánchez eta Antonio Delgado Orivek eskaturik, Construcciones y Reformas Napartxo, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka kaleratzea dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 162/09 betearazpenaren 323/09 autoetan hauxe eman da:

Autoa.

Bilbon (Bizkaia), 2010eko otsailaren hamarrean.

Aurrekariak:

Lehenengoa.-2009/09/16an ondoko epaia eman zen jarduketa hauetan:

Antonio Delgado Orive jaunak, Pedro Julián Maroto Sánchez jaunak eta Sergio Antonio Maroto Sánchez jaunak Construcciones y Reformas Napartxo, SLren kontra aurkeztutako demanda baiezten dut. Hori dela eta, adierazten dut demandatzaileen kaleratzea bidegabea izan dela eta, ondorioz, demandatutako enpresa kondenatzen dut epaia jakinarazten denetik bost egun pasatu baino lehen ondokoetako bat hautatzera: langileak berriz ere enpresan hartzea edo kalte-ordaina ematea, hain zuzen ere 297,37 euro Pedro Julián Maroto Sánchez eta Antonio Delgado Orive jaunei eta 234,77 euro Sergio Antonio Maroto Sánchez jaunari. Horrez gainera kaleratu zituenetik (2009ko otsailaren 27a) 2009ko ekainaren 11ra arte jaso gabeko soldatak ere ordaindu beharko dizkie (62,60 euro).

Bigarrena.-Enpresan berriro hartu beharra irmoa zen.

Hirugarrena.-Demandatzaileek 2009/09/28an epaia betearazteko eskatu zuten, enpresak berriz hartu ez zituela eta. Hona zer eskatu zuten: lan-harremanak azkentzea, kalte-ordaina ezartzea eta tramitazioaldiko soldaten zenbatekoa gehitzea, enpresak jarduerari utzi baitio. Alderdiak gaur bertaratzea erabaki zen eta horren emaitza jaso da aktan.

Laugarrena.-Autoetan egiaztatu da enpresak jarduerari utzi diola.

Arrazoibide juridikoak:

Lehenengoa.-Lan Prozedurari buruzko Legearen 279-2 eta 284. artikuluak aplikatu behar dira, enpresak jarduerari uzteak berekin baitakar langileak berriz ezin hartu izatea, eta haien arabera eskatutakoa ez da bidezkoa, hau da, ez da bidezkoa demandatzaileen eta demandatuaren arteko lan-kontratua azkendutzat jotzea eta bete gabeko betebeharraren ordez kalte-ordain hau emanaraztea: 45 eguneko soldata enpresan lanean egindako urte bakoitzeko, ebazpena eman arteko aldi guztia zenbatuta, bete gabeko urteko aldia lainduta eta gehieneko zenbatekoa 42 hileko direla ezarrita (hau da, gehieneko antzinatasuna: 28 urte), eta gehigarri gisa 15 eguneko soldata lanean egindako urteko berariazko inguruabarrengatik eta enpresan berriz ez hartzeak egindako kalteengatik (gehigarri honetan ezin dira hartu kontuan 12 hileko baino gehiago, hau da, 24 urteko antzinatasuna gehienez).

Gainera, gaur arte hedatu behar da epaian ezarritako tramitazio-soldatak ordaindu beharra.

Kasu honetan ez dago kontuan hartu beharreko inguruabarrik, kalte-ordaina ezarritakoa baino gehiago izatea edo tramitazio-soldaten gehikuntzaz finkatutako arautik aldendu beharra eragin dezakeenik.

Horregatik guztiagatik, hauxe

xedatu dut:

Lehenengoa.-Gaurtik aurrera azkendutzat jo behar da Construcciones y Reformas Napartxo S.L. enpresaren eta Pedro Julián Maroto Sánchez jaunaren, Sergio Antonio Maroto Sánchez jaunaren eta Antonio Delgado Orive jaunaren arteko lan-kontratua.

Bigarrena.-Enpresa demandatuak (Construcciones y Reformas Napartxo S.L.) 3.028,27 euro ordaindu behar dizkio Pedro Julián Maroto Sánchez jaunari enpresan berriz hartu beharraren ordezko kalte-ordain gisa eta 6.510,40 euro tramitazio-soldatengatik (zenbateko honen barruan epaiko kodenakoak ere sartzen dira), Sergio Antonio Maroto Sánchez jaunari 2.965,67 euro ordaindu behar dizkio enpresan berriz hartu beharraren ordezko kalte-ordain gisa eta 6.510,40 euro tramitazio-soldatengatik (zenbateko honen barruan epaiko kodenakoak ere sartzen dira) eta Antonio Delgado Orive jaunari 3.028,27 euro enpresan berriz hartu beharraren ordezko kalte-ordain gisa eta 6.510,40 euro tramitazio-soldatengatik (zenbateko honen barruan epaiko kodenakoak ere sartzen dira).

Kopuru horiek Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesak sortuko dituzte gaurtik eta erabat ordaindu arte.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean, ebazpenari zein arau-hauste egozten zaion adieraziz (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 452. artikulua). Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Beraz, auto honen bidez horixe erabaki, agindu eta sinatu du Óscar Martinez Asteinza epaile magistratu jaunak. Fede ematen dut.

Eta Construcciones y Reformas Napartxo, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Bilbon, 2010eko otsailaren 10ean.-Idazkari judiziala, María Echeverría Alcorta.

Iragarkiaren kodea: J1005248