44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 8/2009 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, mehatxuak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

279/09 epaia. Tuteran, 2009ko abenduaren 28an.

Epai honen bidez 48/2009 berehalako falta-judizioa ebazten dut, ustezko irain-falta batengatik José Antonio López Campo jaunaren kontra bideratu dena. Alderdi salatzailea Concepción Casado Casado andrea izan da.

Epaitza:

José Antonio López Campo jauna absolbitzen dut auto hauetan leporatu zaion irain-faltatik; prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.

Epai hau behar bezala jaso eta gordeko da epaitegi honetako epaien liburuan, fede-emaile publikoaren zaintzapean, eta hitzez hitzeko ziurtagiria erantsiko zaie jatorrizko autoei, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta bost eguneko epean haren aurkako apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua. Errekurtsoa Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Horixe erabaki, agindu eta sinatu du Oscar Ortega Sebastián jaunak, Tuterako Instrukzioko 3. Epaitegiko epaileak.

Eta José Antonio López Campori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2010eko martxoaren 18an.-Idazkari judiziala, María Cristina Pérez Rivero.

Iragarkiaren kodea: J1005200