44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 14/2009 betearazpen-prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela maulagatik eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Aurrekariak:

Lehenengoa.-2010eko urtarrilaren 22ko autoaren bidez erabaki da Manuel López Sánchezek 15 eguneko askatasun-gabetzeko erantzukizun pertsonal subsidiarioa bete behar duela Burgosko espetxean, beste arrazoi batzuengatik ezarritako kondena betetzen ari baita bertan, 2010eko otsailaren 5etik 19ra bitartean.

Bigarrena.-2010eko urtarrilaren 24ko data daukan idazki baten bitartez Manuel López Sánchezek erreformako errekurtsoa aurkeztu zuen auto horren kontra. Idazki hartan gertatutakoa eta nahi izan zituen Zuzenbideko oinarriak azaldu zituen eta autoa ezeztatzeko eskatu zuen.

Hirugarrena.-2010eko otsailare 27ko data daukan idazkiaren bitartez Fiskaltzak errekurtsoaren kontra egin zuen, bidezko iruditu zitzaizkion gertakariak eta Zuzenbideko oinarriak adierazita.

Xedapen zatia:

Manuel López Sánchezek aurkeztutako erreformako errekurtsoa ezetsi da eta 2010eko urtarrilaren 22ko autoa berretsi da, bai eta beraren edukia ere. Ez da inor kondenatu kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Erants bekie autoei.

Ebazpen honen kontra ezin da aurkeztu errekurtsorik. Hala ere, apelazio-errekurtsoa jar daiteke aurkaratutako autoaren kontra.

Horixe erabaki, agindu eta sinatu du Oscar Ortega Sebastián jaunak, Tuterako eta bere barrutiko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaileak. Fede ematen dut.

Eta Manuel López Sánchezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2010eko martxoaren 18an.-Idazkari judiziala, María Cristina Pérez Rivero.

Iragarkiaren kodea: J1005199