44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 0000011/2010 demanda

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Francisco Ballester Ciriak eskaturik, ezintasun iraunkorrerako gizarte segurantzaren erreklamazioa dela-eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Vitaba de Construcciones Slren, Txiquiri Iruña Slren, Taesna de Construcciones 2003 Slren, Contratas y Subcontratas de Iruña Slren, Navas de Tolosa 2ren eta A.Z.T. Construcciones y Reformas Slren aurka bideratzen ari den 0000011/2010 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko uztailaren 22n, goizeko 10:00etan, 14. judizio-aretoan (1. solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko.

Ekitaldi horiek Lan arloko 2. Epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, 1. solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak ekarri beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Aitortza judiziala egitera, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatu bat bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Eta Vitaba de Construcciones, S.L., Txiquiri Iruña, S.L., Taesna de Construcciones 2003, S.L., Contratas y Subcontratas de Iruña, S.L., Navas de Tolosa 2 eta A.Z.T. Construcciones y Reformas Slri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egin da.

Iruñean, 2010eko martxoaren 16an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1005058