44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 2408-C/09 hipoteka-betearazpena

Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegia.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan 2408-C/09 hipoteka-betearazpena bideratzen ari da. Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak sustatu du auzia, Leache prokuradore jaunak ordezkatuta, Carlos Enrique Aulestia Acostaren eta Erika Lucia Villegas Velasquezen aurka, diru kopuru hauek erreklamatzeko: 221.365,48 euroko printzipala, eta interes eta gastuetarako behin-behinean kalkulatu diren 66.400 euro. Prozedura horretan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia epaitegi honetako idazkaritzan 2010eko ekainaren 1eko eguerdiko 12etan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela adierazi behar dute eta Banesto bankuaren gordailu eta kontsignazioen 3161 0000 06 2408 09 kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztu behar dute. Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (PZLaren 647., 669.1 eta 666. artikuluak). Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea postura onenaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen ekitaldiaren hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (PZLaren 648. artikulua).

Hirugarrena.-Titulazioa eta zamak. enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (PZLaren 668. eta 669.2 artikuluak).

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.

Balio beza ediktu honek Carlos Enrique Aulestia Acosta eta Erika Lucia Villegas Velasquez demandatuei jakinarazpena egiteko, beren helbidean aurkitu ezean.

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

Etxebizitza: Berriozar, Lekoartea kalea, 5. zk., 1. solairua. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 3839. liburukia, 49. liburua, 119. orria, 3.251. finka. Enkanterako, 222.800 eurotan tasatu da.

Iruñean, 2010eko martxoaren 17an.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1005080