44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Epatze ediktua. Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko
67/2010 prozedura

Iruñean, 2010eko martxoaren 18an.

Margarita Pérez Salazar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, aditzera ematen dut:

Virginia Barrena Sotes prokuradore andreak eskaturik Carlos Alberto Carbonell Valdivia jaunaren aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 67/2010 autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Carlos Alberto Carbonell Valdivia jauna epatzen da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak María José Arrobarren Barrena andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Carlos Alberto Carbonell Valdivia jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut. Margarita Pérez Salazarrek sinatuta.

Iruñean 2010eko martxoaren 18an.-Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1005205