44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Lizitaziorako iragarkia

Altsasuko Udalak lizitaziorako dei egiten du, 13/2009 Errege Dekretu-Legeak sortutako Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren kargura finantzaturik, kontratu hau esleitzeko:

1. Kontratuaren xedea: Navarro Villoslada eraikinaren estalkia eta egitura berritzea.

2. Lizitazioaren aurrekontua: 238.052,07 euro (BEZa barne).

3. Lanak egiteko epea: 4 hilabete; betiere 2010eko abenduaren 31 baino lehen bukatuta egon beharko da.

4. Tramitazioa: prozedura negoziatua, publizitaterik gabe.

5. Behin-behineko bermea: ez da behar.

6. Behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren %5.

7. Eskaintzak noiz eta non aurkeztu:

-Aurkezteko azken eguna: 13 egun natural, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta esleitzeko irizpideak: administrazio baldintza partikular eta teknikoen agirian adierazitakoak, horretarako onetsita baitago.

-Aurkezteko tokia: eskaintzak Altsasuko Udalaren Erregistro Orokorrean (Gartzia Ximenez, 36; 31800, Altsasu) aurkeztu beharko dira.

8. Eskaintzak noiz ireki: eskaintza ekonomikoak irekitzeko eguna Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da.

9. Orobat, deialdiari buruzko informazioa eta baldintza administratibo partikularren agiria ondoko atari informatikoan edo web gunean eskura daitezke: http://www.navarra.es/home_es/Catalogo+de+servicios/Portal+contrataciones.

Altsasun, 2010eko martxoaren 26an.-Jarduneko alkatea, Iñaki Miguel Martiarena.

Iragarkiaren kodea: L1005579