44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
GOBERNU IDAZKARITZA

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2010eko martxoaren 15eko bileran hartutako erabakia, bake epaileak izendatzeari buruzkoa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan eta horiekin bat datozen Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren artikuluetan xedatutakoarekin bat, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du:

Lehenengoa.-Honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea:

1. Etxalarko Bake Epaitegia: José Manuel Vicente Arburua jauna (NAN: 72662465-Z), epaile titularra, Udalak osoko bilkuran hautatua.

2. Luzaideko Bake Epaitegia: Pedro Joaquín Goñi Echapare jauna (NAN: 72610986-D), epaile titularra; Ana María Echeandi Iturri andrea (NAN: 15859174-F), Udalak osoko bilkuran hautatuak.

3. Otsagabiko Bake Epaitegia: Francisco Javier Sagardoy Rolán jauna (NAN: 17996450-P), epaile titularra, Udalak osoko bilkuran hautatua.

4. Arellanoko Bake Epaitegia: Félix Urricelqui Argaiz jauna (NANa: 15837128-H), epaile titularra; Francisco Javier Martínez Gastón jauna (NAN: 15800169-C), ordezko epailea, biak ere Udalak osoko bilkuran hautatuak.

5. Los Arcosko Bake Epaitegia: José Javier Osés Lazcano jauna (NAN: 72626227-R), epaile titularra; Jesús Chasco Beraza jauna (NAN: 72640977-P), ordezko epailea, biak ere Udalak osoko bilkuran hautatuak.

6. Sartagudako Bake Epaitegia: José María Moreno Ortega jauna (NAN: 72620121-J), epaile titularra, Udalak osoko bilkuran hautatua.

7. Ezporogiko Bake Epaitegia: Jesús Angel Arre Galar jauna (NAN: 15826109-Q), epaile titularra; César Marco Moriones jauna (NAN: 44639926-P), ordezko epailea, biak ere Udalak osoko bilkuran hautatuak.

Bake epaile titularrak lau urterako izendatzen dira. Nafarroako Aldizkari Ofizialean izendapena argitaratzen den egunean hasten da haien agintaldia.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hogei egun naturaleko epean, izendatutako bake epaileek zin edo promesa egin eta kargua hartu behar dute, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 318. artikuluan adierazten den moduan, barruti judizialeko lehen auzialdiko eta instrukzioko epailearen aurrean, edo, hainbat epaile badira, dekanoaren aurrean.

Ez daude zin edo promesa berriz egitera beharturik lehendik ere egin dutenak epaile titular edo ordezko gisa.

Izendatutako epaileak karguaz jabetu ondoren, Gobernu Salak identitate txartela emanen die, kargutik kendu ezinezkoak izanen dira, eta legez ezarritako ordainsaria jasoko dute.

Izendatzeko erabaki honen aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan, horrekin bat datozen gainerako artikuluetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 15ean.-Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrian Arigita.

Iragarkiaren kodea: J1005203