44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: José Antonio Oyarzabal Iribas.

IFZ: 72668861 Q.

Helbidea: Haritzaldea etxea, 3. B, Zia auzoa. 31780-Bera (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 820 l/egun.

Tokia: Zia auzoa.

Udalerria eta probintzia: Bera (Nafarroa).

Xedea: etxeko erabilerak.

Obren azalpen laburra eta xedea:

José Antonio Oyarzabal Iribas jaunak 820 l/egun ur aprobetxamendua eskatu du izenik gabeko iturburu batetik ura hartzeko, Berako (Nafarroa) udal mugapean, Zia auzoan, etxeko erabileretarako.

Ur-harguneko kutxetatik polietilenozko hodia irteten da (50 mm-ko diametroa eta 50 m-ko luzera) ura 3 m³-ko erregulazio biltegiraino eramateko. Biltegi horretatik etxebizitzaraino doan hodiak 50 mm-ko diametroa du eta 40 m-ko luzera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), non espedientea agerian egonen baita.

Donostian, 2010eko martxoaren 9an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1004915