44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2009-EXT-1347

2009ko abenduaren 3an, alderdi batek eskaturik, ondoren zehazten den aprobetxamendurako eskubidea azkentzeko espedientea abiarazi da, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: José Gallego Torrado.

Xedea: ureztatzeko ur aprobetxamendu bat azkentzea.

Ur-ibilgua: Ultzama ibaia.

Udalerria: Atarrabia (Nafarroa).

Ur-emariaren batez bestekoa kontsumo gehieneko hilabetean: 0,02 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioak 2006ko apirilaren 7an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: ez zen inskribatu Ur Erregistroan.

Ez dago jasorik aprobetxamenduari eragiten dion zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko martxoaren 1ean.-Komisario atxikia. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1004979