44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-A-9 ICH

José Javier Ballent Rodak eta Juan Eseverri Barberrek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzaileak: José Javier Ballent Roda, Juan Eseverri Barber.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Hargunearen udalerria: Ezkaroze (Nafarroa).

Xedea: ureztatzea.

Ur-emariaren batez bestekoa kontsumo gehieneko hilabetean: 0,0012 l/s.

Aurkeztutako agirien arabera, Las Landas alderdian hartuko da ura, Zaraitzu ibaiaren ezkerraldetik, motoponpa baten bitartez. Lurzati batean 226 m² eta beste batean 425 m² ureztatu nahi dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko martxoaren 1ean.-Komisario atxikia. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1004902