44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Aireko propaganda komertzialari buruzko iragarkia

Fernando García Roldánek, helbidea Villanueva del Pardilloko (Madril) aerodromoan duen Aero Rally S.L. enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, espedientea instruitzeko eskatu dio Gobernuaren Ordezkaritza honi, enpresa horrek Nafarroako Foru Komunitatean aireko publizitateko lanak egin nahi dituelako, hainbat aireontzi erabiliz (aerostatoak eta globo gidatuak). Aireontzien matrikulak: EC-HCD, EC-KDU, EC-JYI, EC-LEX, EC-JIX, EC-JIY, EC-ISK, EC-KKR, EC-JGT eta EC-JLG.

Aditzera ematen da Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietako alkateek jakin dezaten eta hamar eguneko epean, zirkular honen egunetik hasita, eskaerari buruzko alegazioak egin ahal izan ditzaten, Gobernuko Lehendakaritzak 1966ko abenduaren 20an emandako Aginduan (1966ko abenduaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2010eko martxoaren 11n.-Gobernuaren ordezkaria, Elma Sáiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: E1004926