44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

2010eko aurrekontu orokorra

Urdiaingo Udalak, 2010eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, erabateko gehiengoa zuela hasiera batean onetsi zuen Urdiaingo 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra. 828.000 euro egiten du, bai gastuetan bai diru-sarreretan.

Delako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, interesdunek aztertu eta haren kontra bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Behin betiko onetsitzat hartuko da, beste erabaki bat hartu beharrik gabe, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Urdiainen, 2010eko martxoaren 12an.-Alkatea, Miguel Angel Zubiria Galarza.

Iragarkiaren kodea: L1004813