44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Erabakia, indarrik gabe uzteko 2007ko 146.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 23an,
argitaratutako irizpideak

Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko martxoaren 12ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, honako hau erabaki da: alde batetik, indarrik gabe uztea hiri lurzoruko jarduketa asistematikoei dagozkien irizpideak eta erreserbak, 2007ko urriaren 22z geroztik ondorioak sortzen dituztenak Udal Planaren eta hirigintzako indarreko araudiaren esparruan, Tuterako Udaleko Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak balioztatuta. Hori guztia Herriko Etxearen iragarki oholean eta 2007ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 23an, argitaratu zen. Beste aldetik, deklarazio hau zabaltzea aurreko erabaki horrek ukitutako erabaki eta hirigintza lizentzietara.

Tuteran, 2010eko martxoaren 12an.-Zinegotzi eskuordea, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L1004828