44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Egiturazko aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2009ko azaroaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko egiturazko aldaketa, Santi Elizondok eta Izaskun Astizek sustatua, Goldarazko 10. poligonoko 30 eta 3.052. lurzatiei dagokiena, 30. lurzatiko 729,32 m²-ri beste sailkapen bat eman ahal izateko familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Imotzen, 2009ko azaroaren 20an.-Alkatea, Joaquín Garbisu Orayen.

Iragarkiaren kodea: L1004758