44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Iguzkitzako Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2010eko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Iguzkitzako Udal Plana aldatzeko espedientea, Iguzkitzako Kontzejuko U.A. 2.6 unitatea mugatzeari dagokiona eta Iguzkitzako Kontzejuak sustatua. Xedea da beste bi unitate lortzea trukaketa hitzarmena sinatu ahal izateko, plazako lurzatiak eskuratzeko eta hura handitzeko.

Aipatutako agiria jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen xedatuarekin bat.

Azketan (Iguzkitzako Barrutia), 2010eko otsailaren 22an.-Alkate udalburua, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L1004825