44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2009ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Gesalatzen eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen Udalaren ordenantzan, haren 17. artikulua osorik kentzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, iragarki hau 2010eko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 1ean, eta horren biharamunetik aitzina, onetsitako aldaketa jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, otsailaren 25ean egin osoko bilkuran behin betikoz onetsi da aldaketa Gesalatzen eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak arautzen dituen Udalaren ordenantzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Muetzen, 2010eko martxoaren 10ean.-Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1004483