44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Kontratuaren esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Foru Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, Etxalarko Udaleko Batzarrak, 2010eko martxoaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, behin betiko esleitu dela obra kontratu hau, urriaren 26ko 13/2009 Errege Lege Dekretuaren bidez sortutako Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren kargura finantzatuko dena:

Xedea: Larrapil eta Urritzokieta auzoetako bideetan lur-jausiak konpondu eta Ezkutu baserrira doan bidean zoladura-lanak egiteko obren kontratua. Esleitzeko modua: publizitaterik gabeko prozedura negoziatua, presako tramitazioarekin. Esleipenaren prezioa: 85.013,79 euro, BEZa barne. Esleipen hartzailea: Mikel Ubiria Eskabazioak, S.L.

Argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete daitezen.

Etxalarren, 2010eko martxoaren 26an.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L1005644