44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa puntuala Udal Planean

Buñuelgo Udalak, 2010eko urtarrilaren 12an egindako bilkura arruntean, behin betiko onetsi du Buñuelgo Udal Plan Orokorreko 2. sektoreko (AR-1) antolamenduko determinazio xehakatuetan aldaketa puntuala egiteko proiektua, bertako konpentsazio batzordeak sustatua; eta, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da aldatutako hirigintza araudia.

Buñuelen, 2010eko martxoaren 11n.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

BUÑUELGO UDAL PLAN OROKORREKO
2. SEKTOREKO (AR-1) ANTOLAMENDUKO
DETERMINAZIO XEHAKATUEN ALDAKETA PUNTUALA

Eraikuntzari buruzko 2. ordenantza berriak gaur egungoa aldatzen du eta horren ordez aplikatu behar da aplikagarri duten Udal Plan Orokor indarduneko eremu guztietan, eta 2. sektorea ere arautzen du.

10.2. 2. ordenantza

2. ordenantzarako baldintza orokorrak

1.-Definizioa.

Zabalguneei buruzko ordenantza da, 6. planoan irudikatuta dagoen Z2 zonari dagokiona.

2.-Erabilerari buruzko baldintzak. Erabilera onartuak.

-Familia bakarreko etxebizitza (erabilera bereizgarria da).

-Etxebizitza kolektiboa. Ez da onartzen etxebizitza librerako, onartzen da babes ofizialeko eta prezio tasatuko etxebizitzarako, eta uzten dira Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi zenean eginda zeudenak.

-Biltegia, eraikinetako beheko solairuetan; horien diseinua eraikinaren hiri inguruneari egokitu behar zaio, eta bizitegitarako eraikuntzaren ezaugarriak errespetatu behar dira: bolumena, kanpoko tratamendua eta baoen kokaera eta tamaina. Gehieneko azalera: 150 m². Sarrerako atea 3,50 metro zabal izanen da.

-Dendak, gehienez 300 metro karratu dituzten lantegi txikiak, ostalaritza eta, oro har, hirugarren sektorea.

-Ekipamendua eta azpiegiturak.

3.-Eraikigarritasun, bolumen eta forma baldintzak.

Eraikigarritasuna finkatzen da exekuzio unitateentzat ezarritako baldintzen barrenean. Gainerakoan ez da mugatzen.

4.-Gutxieneko lurzatia, gutxieneko fatxada-frontea.

Lurzatiaren gutxieneko azalera 100 m² da.

Gutxieneko lurzati-frontea 8 metro izanen da familia bakarreko etxebizitzetarako; edo exekuzio unitatearentzat zehaztutakoa, hala dagokionean. Eraikinak alboko mugatik atzeraeman ahalko dira, gutxienez 3 metro, eta hala denean eraikinaren gutxieneko frontea 6 metro izanen da.

Babes ofizialeko etxebizitza atxikietan, gutxieneko lurzati-frontea 6 metro izanen da.

Udal Plana onetsi aurretik zeuden lurzatiak, gutxieneko lurzati-frontearen baldintza betetzen ez badute, salbuetsita geldituko dira.

Udal Plana onetsi aurretik zeuden etxebizitza kolektiboak, gutxieneko fatxada-frontearen baldintza betetzen ez badute, beren horretan finkatuko dira.

5.-Eraikinaren gehieneko sakonera goiko solairuetan.

Gehienez 15 metrokoa izanen da. Familia bakarreko etxebizitzetan, ordea, trastelekuak onartuko dira 15 metroko gehieneko sakoneraren gainetik, baldin eta 6 metroko tarte librea uzten bada, gutxienez, trastelekuen eta etxebizitzako lehen solairuaren artean, eta trastelekuaren azalera 50 m² baino gehiagokoa ez bada.

6.-Solairuen gehieneko kopurua, behekoa barne dela.

Bi solairu, eta garaiera 7 metrokoa gehienez, edo lehendik dena, garaiagoa bada. Diseinuari buruzko jarraibideen arabera aplikatuko da, jarraibide horietan ezarritako mugak gainditu gabe. Estalkipekoak bizitegitarako erabili ahalko dira. Etxebizitza kolektiboetan estalkipekoek ez dute azpiko solairuari loturik egon behar.

Lehendik diren eraikinak beren horretan finkatuko dira aurreko muga horiek gainditzen badituzte ere. Ezin izanen da finkatutako bolumena baino gehiago eraiki goiko solairuetan.

Sotoa egitea onartuta dago, garaje eta trastegelatako, baina sestratik goiti metro bat baino gehiago egiten badu fatxadaren erdian, solairu balioa izanen du solairu kopuru gehienekoa kontatzeko tenorean. Nahitaez egin beharko da gutxienez garajeko toki bat etxebizitzako, lurzati pribatuan.

7.-Jarduteko baldintzak.

Kudeaketa Arauetan zehazten den moduan jokatuko da. Falta diren edo nahikoak ez diren hiri zerbitzuetako azpiegiturak egin beharko dira, eta legez ezarritako eginbeharrak eta zamak bete beharko dira.

Exekuzio unitateetan errespetatu eginen dira haietarako ezarritako mugak.

8.-Beste baldintza batzuk.

Etxebizitza guztiak kanpoaldekoak izanen dira, hots, bizitzeko egokiak diren geletatik (egongela, sukalde eta logelak) bik jo beharko dute kalera edo kanpoko espazio publikora. Lehendik diren eraikin edo lurzati berezi batzuetan 8 metrotik beherako fatxada-frontea onartzen da. Halakoetan zilegi izanen da bizitzeko egokiak diren geletatik (egongela, sukalde eta logelak) batek bakarrik jotzea fatxadara. Etxebizitza kolektiboetan onartuko da bizitzeko egokia den gela bat etxebizitza bakoitzeko.

Zapaldu daitezkeen tarteko terrazek beti izanen dute 2 metroko garaiera duen itxitura.

Diseinuari buruzko jarraibidea 2. ordenantzarako

1.-Garaiera, bolumen eta hegalkinei buruzko jarraibideak.

-Eraikuntzaren bolumenaren inguratzailea.

Eraikuntzaren gehieneko inguratzaileak zehazten du eraikuntzen bolumena. Inguratzailea etxesail bakoitzari dagokio, eta kaleko (edo kaleetako) lerrokaduratik hasita marraztu behar da, ondoko grafikoei jarraikiz:

Aurrez aurre eta bata bestetik gehienez 8 metrora dauden kaleetan: (Udal Planaren arabera).

L1004655_0.pdf

Aurrez aurre eta bata bestetik 8 metrora baino urrunago dauden kaleetan: (Udal Planaren arabera).

L1004655_1.pdf

Kaleak aurrez aurre eta maila desberdinetan badaude, ondoko irizpideei jarraikiz aplikatuko da sekzioen ebakidura:

-Kaleen arteko sakonera eraikigarria 8 metro baino gehiagokoa ez bada, bi sekzioen ebakidura izanen da inguratzailea.

-Sakonera eraikigarria 8 metro baino gehiagokoa bada, inguratzaile bakoitza inguratzailearen ardatzeraino luzatuko da, eta kasu horretan onartuko da gailurreko bi puntuek bat egitea (ikus grafikoa).

Inguratzaileak barnean hartuko ditu estalkiko forjatuak eta gainerako apaingarriak, ez ordea hegalkin edo begiratokiak.

Sekzio inguratzaileen fatxadako altuerarako, Ordenantzaren arabera behar den zifra aplikatuko da, grafikoan ageri den moduan. Hona zein diren: Z2 zona: 7 m.

Malda duten kaleetarako, fatxadaren erdiko puntuan neurtuko da, fatxadak 20 m baino gehiago ez baditu, eta behereneko muturretik 10 metrora, gainerako kasuetan. Malda handiko kaleetan Udalak onartu ahalko du eraikuntzako punturen batean eraikuntza inguratzailetik kanpora irtetea.

Izkinetan inguratzailerik handienarekin biratu ahalko da beste fatxadan 6 metro egin arte.

2.-Eraikinetako solairuen gutxieneko garaierak.

Eraikuntzetako solairuen gutxieneko garaierak unean uneko araudi orokor aplikagarrian ezarritakoak izanen dira.

3.-Eraikinetako solairuen gehieneko garaierak.

Eraikuntzetako beheko solairuen gehieneko garaiera librea 4 metro izanen da.

4.-Hegalkinak eta balkoiak.

Ondoko hegalkin eta balkoi hauek onartuko dira:

-Balkoiak: 4 metro baino estuagoak diren kaleetan ez dira onartuko. 4 eta 7 metro bitarteko kaleetan, gehienez 40 cm irteten diren balkoiak onartuko dira. 7 eta 9 metro bitarteko kaleetan, gehienez 60 cm irteten diren balkoiak onartuko dira. 9 metro baino zabalagoak diren kaleetan, 90 cm-koak. Balkoitik galtzadarainoko garaiera librea gutxienez 3,5 metro izanen da. Balkoietatik mehelinetara gutxienez 60 cm-ko tartea utziko da. Hegalkina ezin izanen da espaloi ertzetik kanpora irten.

Balkoiek forja-laneko karelak izanen dituzte.

-Begiratokiak: 4 metro baino estuagoak diren kaleetan ez dira onartuko. 4 eta 7 metro bitarteko kaleetan, gehienez 40 cm irteten diren begiratokiak onartuko dira. 7 eta 9 metro bitarteko kaleetan, gehienez 60 cm irteten diren begiratokiak onartuko dira. 9 metro baino zabalagoak diren kaleetan, 90 cm-koak. Begiratokiek fatxadaren luzeraren %50 har dezakete gehienez. Hegalkinaren kristalezko zatiak gutxienez haren gainazal bertikalaren %70 izan behar du. Begiratokitik galtzadarainoko garaiera librea gutxienez 3,5 metro izanen da. Balkoietatik mehelinetara gutxienez 60 cm-ko tartea utziko da. Hegalkina ezin izanen da espaloi ertzetik kanpora irten.

5.-Material eta estalkiei buruzko jarraibideak.

Erabili beharreko materialak: material tradizionalak eta, eraikinaren konposizioaren arabera, inguruan ongi egokitzen direnak erabiliko dira fatxadetan.

Teila marroia edo gorria erabiliko da kasu guztietan eta hirigune osoan.

Estalkiak: bi, hiru edo lau isurkiko estalkiak proiektatuko dira gehienbat, %30-40ko maldarekin, eta zeramikazko teila marroi edo gorria erabili ahalko da. Onartuko da, salbuespen gisa, estalkiaren %20 laua izatea, estalkiaren barneko aldean, eguzki energia biltzeko instalazioetarako.

Erreten eta zorrotenak jarriko dira, euri ura bakarrik biltzen duen sarearekin lotuta.

6.-Lerrokadurak eta atzeraemanguneak.

Lerrokadurak planoetan zehazturikoak izanen dira.

Eraikuntza atzeraemateko, kontuan hartuko da ondokoa:

Z2 zonan eraikuntza gehienez 5 metro atzeraeman ahalko da. Hori fatxadaren luzera osoan egin daiteke, eta mehelinak fatxada bezala tratatuko dira kanpotik ikusten den zati osoan. Ezin izanen da gainditu 15 metroko sakonera eraikigarri osoa, Udal Planak zehazturiko kanpo-lerrokaduratik neurtuta.

7.-Lurzatietako itxiturak.

Lurzatietako itxiturak honela eginen dira: behean hormatxoa, gehienez 60 zentimetro garai (ezin izanen da bistako hormigoi blokerik erabili) eta gainean burdin sarea, gutxienez 2 metro garai.

Iragarkiaren kodea: L1004655