44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2010eko ekitaldiko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Udalak, 2010eko urtarrilaren 25eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko plantilla organikoa. Iragarkia 2010eko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuarekin bat. Hona hemen plantilla hori osatzen duten langileak:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioa

Lanpostuaren izena: kopurua: 1; idazkaria; maila: A; sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %30. Bateraezintasuneko osagarria: %18. Lanpostuko osagarria: %3,72. 19/2008 F.D. Egoera: hutsik.

Lanpostuaren izena: kopurua: 2. Zerbitzu anitzetako enplegatua; maila: D; sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanaldi partziala, %23,83. Lanpostuko osagarria: %3,21. 19/2008 F.D. Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Aldi baterako administrazio-kontratudunak

Idazkaria: Sara Mendiburu Dufurrena. Antzinatasuna: 1993ko irailaren 27a.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Beatriz Damboriena Ursuegui. Antzinatasuna: 1999ko otsailaren 1a.

Bertizaranan, 2010eko martxoaren 11n.-Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1004621