44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Ordenantzako eta prezio publikoetako aldaketa.
Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, 2009ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Zirkulazioari buruzko udal ordenantzan eta prezio publikoetan, Udalaren igerilekuetako askaldegiak erabiltzeagatik (2009ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 14an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beriainen, 2010eko martxoaren 15ean.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Zirkulazioari buruzko ordenantzako aldaketa

9. artikulua honelaxe geldituko da idatzia: Oro har, Beriaingo herriguneko eta industrialdeetako bideetan 30 kilometro orduko da, gehienez ere, baimendutako abiadura. Kasu berezietan, udal agintariek muga hori igo edo jaitsi ahalko dute, hartarako bidezko arrazoirik bada.

Aldaketa Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzan:

Askaldegiari buruzko II. kapitulua erantsi da. Honelaxe gelditu da idatzirik:

1. artikulua. Erabiltzeko tasak eta fidantzak:

1.1. Erabiltzeko tasak:

Erabiltzeko tasa hauek ezartzen dira hasiera batean 2009/2010eko ekitaldirako, eta hurrengo ekitaldietan eguneratzen ahalko dira.

Tasa sorrarazteko, lau eskatzaile mota zehazten dira:

a) Udalerrian erroldaturik dagoen edozein bizilagun, aurreko udako sasoian igerilekuetako abonatua izan bazen.

b) Udalerrian erroldaturik dagoen edozein bizilagun, aurreko udako sasoian igerilekuetako abonatua ez bazen.

c) Erroldaturik ez dagoen beste edozein, aurreko udako sasoian igerilekuetako abonatua izan bazen.

d) Erroldaturik ez dagoen beste edozein, aurreko udako sasoian igerilekuetako abonatua ez bazen.

-1. artikuluko 1. puntuko a) taldeko eskatzaileak: 3 euro 10 pertsonako edo zatikiko talde bakoitzak erabiltzeagatik, 100 pertsona arte gehienez.

-1. artikuluko 1. puntuko b) taldeko eskatzaileak: 5 euro 10 pertsonako edo zatikiko talde bakoitzak erabiltzeagatik, 100 pertsona arte gehienez.

-1. artikuluko 1. puntuko c) taldeko eskatzaileak: 10 euro 10 pertsonako edo zatikiko talde bakoitzak erabiltzeagatik, 100 pertsona arte gehienez.

-1. artikuluko 1. puntuko d) taldeko eskatzaileak: 3 euro pertsona bakoitzeko, eta gehienez, 50 pertsona.

Adibidez: lehenengo kasuan, 15 pertsonendako 6 euro ordaindu behar dira.

100 pertsonak baino gehiagok erabiltzeko baimenak banan-banan aztertuko ditu Udaleko Kirol Batzordeak.

1.2. Fidantza:

-Eskatzaileak 10 euroko fidantza ordaindu behar du 10 pertsonako talde bakoitzeko, instalazioa behar bezain ongi erabiliko dela ziurtatzeko. Berme hori eskatzaileak adierazitako kontura itzuliko da banku transferentziaren bidez, erabilera egokia izan dela egiaztatu ondoren eta gehienez ere bost egun balioduneko epean.

2. artikulua. Zehapenak.

Erabiltzeko arauren bat bete ezean, baita behar den baimena ez erakustea ere, ordaindutako tasa adinako zehapena ezarriko zaio eskatzaileari.

Araua ez bada betetzen egiazki zenbatek erabiliko duten ez aitortzeagatik, eskatzaileari ezarriko zaion zehapena 30 eurokoa izanen da baimenduta ez zegoen pertsona bakoitzeko.

Erabiltzeko baimenik ez badago, edo, bestela esanda, erabilera legezkoa ez bada, zehapena aurreko paragrafoan ezarritakoa halako hiru izanen da.

Iragarkiaren kodea: L1004859