44. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

87/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren egitura organikoa garatzen duena, bulego mailan.

Irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, atalen maila arte.

Bestetik, irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bitartez, Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi ziren.

Biak garatzearren, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, apirilaren 29an, 184/2008 Foru Agindua eman zuen. Horrek Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa garatzen du, bulego mailan.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura zein Nafarrako Mendekotasun Agentziaren estatutuak berrikuntzen xede izan dira maiatzaren 4ko 50/2009 eta otsailaren 22ko 9/2010 Foru Dekretuen bidez.

Haietan egindako aldaketak ikusirik, beharrezkoa da bulegoen egitura egokitzea, unitateen koordinazioa eta eraginkortasuna hobetzeko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, 24.4 artikuluan, ezartzen du bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzea, unitate horiek non sartuko diren, departamentu horretako kontseilari titularraren foru aginduaren bidez eginen dela.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Xedea eta egitura orokorra

1. artikulua. Xedea.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura osatzen duten Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eta zuzendaritza nagusien egitura bulego mailan garatzea du xede foru agindu honek; orobat, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren mendeko erakunde autonomoa den Nafarroako Mendekotasun Agentziarena ere.

2. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

-Berdintasunaren eta Langileriaren Kudeaketaren Bulegoa.

-Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa.

-Erregistro eta Agiritegi Bulegoa.

-Administrazio Aferetarako Bulegoa.

3. artikulua. Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

a) Gizarteratze Zerbitzuaren mende:

-Pentsioen Bulegoa.

b) Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuaren mende:

-Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa.

c) Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuaren mende:

-Plan Orokorrak Koordinatzeko Bulegoa.

-Gizarte Zerbitzuen Plangintzari buruzko Dokumentuak Sortu eta Zabaltzeko Bulegoa.

d) Informazio Atalaren mende.

-Informazioa Koordinatu eta Zabaltzeko Bulegoa.

4. artikulua. Nafarroako Mendekotasun Agentziaren egitura.

Nafarroako Mendekotasun Agentziak bulego hauek ditu bere egituran:

a) Mendekotasunerako Zerbitzuen Zuzendariordetzaren mende:

-Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa.

b) Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasunaren Prebentziorako Zuzendariordetzaren mende:

-Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa.

c) Kudeaketako Zuzendariordetzaren mende:

-Obra eta Ekipamenduen Bulegoa.

-Horniduren Bulegoa.

d) Prestazioen Koordinazio Atalaren mende:

-Banakako Arreta Programen Bulegoa.

e) ''El Vergel'' zahar etxearen mende:

-Erizaintzaren Koordinaziorako Bulegoa.

-Mantentze-lanen Bulegoa.

f) San José zentroaren mende:

-Zaintzaileen Koordinaziorako Bulegoa.

g) Santo Domingo zahar etxearen mende:

-Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

5. artikulua. Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

a) Familiaren Sustapenerako Zerbitzuaren mende:

-Familia Bulegoa.

b) Haur eta Nerabeentzako Sustapen, Laguntza eta Babesaren Zerbitzuaren mende:

-Arazo Sozialak dituzten Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.

-Gizartearekin Gatazkan eta Zentzatzeko bidean dauden Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.

-Familietan Hartzeko eta Adopzio Nazionalerako Bulegoa.

-Nazioarteko Adopzioaren Bulegoa.

c) Kontsumo Zerbitzuaren mende:

-Kontsumoko Ikuskatzailetzaren Bulegoa.

6. artikulua. Bulegoak kentzea.

Bulego hauek kendu dira:

a) Idazkaritza Tekniko Nagusian

-Diruzaintza Bulegoa.

b) Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusian:

-Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Bulegoa.

-Baimen, Erregistro eta Ikuskapen Bulegoa.

-Gobernuz kanpoko Erakundeekiko Harremanen Bulegoa.

c) Nafarroako Mendekotasun Agentzian

-Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa.

-Hirugarren Adineko Pertsonentzako Zentroen Bulegoa.

-Itunen Dokumentazioko Bulegoa.

d) Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusian:

-Administrazio Aferetarako Bulegoa.

II. KAPITULUA

Idazkaritza Tekniko Nagusiko bulegoak

7. artikulua. Berdintasunaren eta Langileriaren Kudeaketaren Bulegoa.

Berdintasunaren eta Langileriaren Kudeaketaren Bulegoa Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko zuzendaritza nagusiei eta erakunde autonomoei laguntzea departamentuaren aukera berdintasunerako planak garatzen.

b) Departamentuak prestatzen dituen estatistika eta azterlanetan genero-ikuspegia sartzea.

c) Generoa dela-eta eragina duten kontuen gaineko txosten eta memoriak prestatzea, beharrezkoak diren edo egokitzat jotzen diren espedienteetan.

d) Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin koordinatzea berdintasunaren inguruko gaietan.

e) Departamentuko langileen espedienteak ireki, mantendu eta eguneratzea, Idazkaritza Tekniko Nagusiari baitagokio horiek kudeatzea.

f) Afera Ekonomikoen eta Araubide Administratiboaren Atalarekin batera, nomina bidez ordaintzen diren langileria gastuei buruzko agiriak tramitatzea.

g) Departamentuari atxikitako langileei buruzko gaien kudeaketa administratibo arrunta, Idazkaritza Tekniko Nagusiari baitagokio haiek kudeatzea.

h) Langileriaren inguruko arauak betetzen ote diren ikuskatzea eta kontrolatzea.

i) Departamentuko langileen laneratzea eta puntualtasuna kontrolatzea, Idazkaritza Tekniko Nagusiari baitagokio horien kudeaketa.

j) Aparteko orduen gastuak, bidaia-ostatuen sarietakoak, joan-etorrietakoak eta gastu aldakorrak neurrizkoak direla kontrolatzea.

k) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

8. artikulua. Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa.

Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko zuzendaritza nagusietako eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako aurrekontuetako ordainketa eta kobraketa agiriak prestatzea, betiere aurretik saldoei buruz egin beharreko egiaztapen guztiak eginda.

b) Urte anitzeko lerroen segimendua egitea.

c) Departamentuko zuzendaritza nagusietako eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako administrazio unitateei laguntzea aurrekontuetako ordainketa eta kobraketa agiriak prestatzen.

d) Kontu-hartzailetzako eta aurrekontuetako gaien inguruko informazioa prestatzea, behar diren txosten ekonomikoak egiteko.

e) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Aurrekontuen Kudeaketarako Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

9. artikulua. Erregistro eta Agiritegi Bulegoa.

Erregistro eta Agiritegi Bulegoa Araubide Juridikoaren Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren antolamendua eta funtzionamendua arautzen duen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren 5. artikuluan jasotzen direnak.

b) Departamentuko zuzendaritza nagusietako eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako atalei beren eskumeneko espedienteak eta dokumentuak banatzea.

c) Departamentuko zuzendaritza nagusietako eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako espedienteen artxiboa antolatzea eta eguneraturik izatea.

d) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Araubide Juridikoaren Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

10. artikulua. Administrazio Aferetarako Bulegoa.

Administrazio Aferetarako Bulegoa Araubide Juridikoaren Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak edo Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak eman beharreko ebazpenen edo foru aginduen proposamenak prestatzeko lanak koordinatzea, gai-zerrendan sartu behar baldin badira.

b) Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiaren edo Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzailearen foru aginduak eta ebazpenak egunez egun antolatzea eta artxibatzea.

c) Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea aldizkari horretan argitaratu beharreko dokumentuak.

d) Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak edo Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emandako foru aginduak eta ebazpenak jakinarazteko lanak koordinatzea.

e) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Araubide Juridikoaren Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

III. KAPITULUA

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza
Nagusiko bulegoak

11. artikulua. Pentsioen Bulegoa.

Pentsioen Bulegoa Gizarteratze Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kotizazio gabeko pentsio eta laguntzen espedienteak jaso, aztertu eta baloratzea.

b) Alargun-pentsioak jasotzeagatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kenkaria aldez aurretik ordaintzeko espedienteak jaso, aztertu eta baloratzea.

c) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Gizarteratze Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

12. artikulua. Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa.

Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa Ikuskatzailetza Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu.

a) Zahar etxeen erabiltzaileek egonaldien zerbitzuak finantzatzeko egin beharreko diru-ekarpena arautzen duen 17/2000 Foru Legea aplikatzearen ondoriozko jarduketen prozedura prestatzea, jarduketa horiek Ikuskatzailetza Atalaren eskumena baldin badira.

b) Prozedura hori ezartzea eta prozedura ongi burutzeko ardura duten pertsonekin eta entitate publiko eta pribatuekin koordinatzea.

c) Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren izenean dauden zorrak borondatezko bidean kudeatu eta kontrolatzeko prozedura prestatu, ezarri eta kudeatzea.

d) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Ikuskatzailetza Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

13. artikulua. Plan Orokorrak Koordinatzeko Bulegoa.

Plan Orokorrak Koordinatzeko Bulegoa Plangintza eta Programazio Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren, Kalitate Planaren eta Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroaren exekuzio teknikoa, segimendua eta ebaluazioa.

b) Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko eta gainerako departamentuetako unitateek gizarte zerbitzuen plan orokorren exekuzioan, segimenduan eta ebaluazioan duten parte-hartzea koordinatzea.

c) Plangintza orokorrerako aurreikusten diren parte-hartze prozesuetatik datozen aldizkako bileren deialdiak, bilera horietako aktak eta haien erabakien eta konpromisoen segimendua egiteko prozedurak antolatzea.

d) Plangintza eta Programazio Atalari proposatzea plangintza orokorreko arloen gaineko argitalpenak egitea.

e) Plangintza orokorrari buruzko topaketak, biltzarrak, jardunaldiak eta bestelako ekitaldi profesional eta /edo zientifikoak antolatzen laguntzea.

f) Plangintza eta Programazio Atalari proposatzea haren eskumeneko planak prestatzeko orduan lagungarri izan daitezkeen azterlanak egitea, beharren, egoeraren eta baliabideen berri izateko.

g) Bere eskumeneko arloetan, departamentuen eta erakundeen arteko lantalde teknikoetan parte hartzea.

h) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Plangintza eta Programazio Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

14. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Plangintzari buruzko Dokumentuak Sortu eta Zabaltzeko Bulegoa Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Plangintza Zerbitzuak prestatzen dituen planak eta gainerako dokumentuak diseinatu eta maketatzea.

b) Planak aurkezteko eta hedatzeko mota guztietako lanak egitea euskarri digitalean eta paper-formatuan.

c) Argitalpenen edizio prozesuaren tramitazio administratiboa eta segimendua.

d) Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuaren argitalpenak kontrolatu eta banatzea.

e) Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuaren prozesu administratiboak koordinatu eta burutzea.

f) Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuari laguntzea bere eskumeneko arloetan.

g) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

15. artikulua. Informazioa Koordinatu eta Zabaltzeko Bulegoa.

Informazioa Koordinatu eta Zabaltzeko Bulegoa Informazio Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Jendeari ematen zaion arreta koordinatu eta horren jarraipena egitea, gaur egun eskura dauden bideak eta etorkizunean sor daitezkeenak erabiliz.

b) Profesionalek, gizarte entitateek eta abarrek kanpotik egiten duten informazio eskaerari erantzutea.

c) Gizarte Gaien Zuzendaritza Nagusiko gainerako unitateei laguntza ematea, planak, txostenak, komunikabideetarako zabalkundea eta abar prestatzeko.

d) Estatistikak, aginte-koadroak, memoriak eta informazio liburuxkak prestatu eta banatzea.

e) Interneteko edukiak kudeatu eta mantentzea.

f) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Informazio Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

IV. KAPITULUA

Nafarroako Mendekotasun Agentziako bulegoak

16. artikulua. Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa.

Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zerbitzu Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta buruko eritasuna duten pertsonen espedienteak baloratu, kudeatu eta tramitatzea.

b) Itxaron zerrendak aztertzea eta irizpide objektiboak ezartzea, urritasun motaren, egoeraren larritasunaren eta kasu bakoitzaren ezaugarrien arabera eskariak lehenesteko.

c) Eskaera aztertzea eta jarduketa hobetzeko proposamenak egitea.

d) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta buruko eritasuna dutenentzako zentro berekietako eta itunduetako ingresuak kudeatzea, hain zuzen, egoitza-zentroetakoak, eguneko zentroetakoak, gaueko zentroetakoak, laguntza anbulatorioko zentroetakoak eta aldi baterako egonaldietarakoak.

e) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta buruko eritasuna duten pertsonentzako zentroetako tarifak proposatu eta eguneratzea.

f) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta buruko eritasuna duten pertsonentzako zentro berekietan eta itunduetan dauden beharrak aztertu eta esku-hartze egokiak proposatzea.

g) Bere eskumeneko arloetan, koordinazio eta ebaluazio prozesuetan parte hartzea.

h) Bere eskumeneko arloetan, diziplinen eta erakundeen arteko lantalde teknikoetan parte hartzea.

i) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta buruko eritasuna duten pertsonen arloko itunei dagozkien txostenak eta agiri teknikoak prestatzea.

j) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta buruko eritasuna duten pertsonen arloko itunen exekuzioaren jarraipena eta kontrola egitea.

k) Irizpideak eta baremoak egokitzea, Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei kasu egiteko Legea betetzen dela bermatzeko.

l) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Zerbitzuen Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

17. artikulua. Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa.

Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa Programen Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Desgaitasunen bat dutenekin eta hirugarren adinekoekin lan egiten dituen entitateentzako diru-laguntzen deialdiak koordinatzea, segimendua egitea eta haiei buruzko informazioa ematea, eta diru-laguntza horiek kudeatu eta kontrolatzea.

b) Mugigarritasun programentzako diru-laguntzen deialdiak koordinatzea, segimendua egitea eta haiei buruzko informazioa ematea, eta diru-laguntza horiek kudeatu eta kontrolatzea.

c) Desgaitasunen bat dutenentzako eta hirugarren adinekoentzako laguntza teknikoak kudeatu eta kontrolatzea.

d) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Programen Atalak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

18. artikulua. Obra eta Ekipamenduen Bulegoa.

Obra eta Ekipamenduen Bulegoa Inbertsio eta Obra Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuaren zentro berekietan egindako obra eta ekipamenduen kontrola eta segimendua.

b) Departamentuarentzat egiten diren ekipamendu eta obra proiektuen kontrola eta segimendua.

c) Gizarte zerbitzuen arloko obrak egin, laguntza teknikoa eman eta hornigaiak erosteko diru-laguntzen gaineko kontrol teknikoa, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Plangintza eta Inbertsioen Zerbitzuarekin elkarlanean.

d) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Inbertsio eta Obra Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

19. artikulua. Horniduren Bulegoa.

Horniduren Bulegoa Obrak eta Hornidurak Kudeatzeko Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Departamentuko zentro berekientzat behar diren hornidurak kontratatzeko lanak egitea.

b) Departamentuko zentro berekietako horniduren kudeaketa eta kontrola.

c) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Obrak eta Hornidurak Kudeatzeko Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

20. artikulua. Banakako Arreta Programen Bulegoa.

Banakako Arreta Programen Bulegoa Prestazioen Koordinazio Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen banakako arreta programei (BAP) buruzko espedienteak sortzea.

b) Espedienteak gizarte zerbitzu oinarrizkoetara bideratzea eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen BAP proposamenak prestatzen dituzten profesionalekin koordinatzea, baita Zerbitzuen Atalekin ere.

c) BAP proposamenak hartu eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzak eta zerbitzuak emateko proposamenak prestatzea, Mendekotasunerako Zerbitzuen Zuzendariordetzarekin koordinatuz.

d) Aurrekoen antzekoa edo osagarria den beste edozein eginkizun, baita Prestazioen Koordinazio Atalak agintzen dizkionak ere.

21. artikulua. Erizaintzaren Koordinaziorako Bulegoa.

Erizaintzaren Koordinaziorako Bulegoa "El Vergel" zahar etxeari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zentroko erizaintza unitatearen giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

b) Erizaintzan erabili beharreko materialak kontrolatzea, zerbitzua zuzen ematen dela bermatzeko.

c) Erizaintzako langileek beren artean, zentroko gainerako zerbitzuekin eta zentroko zuzendaritzarekin dituzten harremanak koordinatzea.

d) Erizaintzako langileen txandak, oporrak eta atsedenaldiak ezartzea eta bulegoari atxikitako langileei eginkizunak esleitzea.

e) Bulegoko langileak lanerako egokitu eta akuilatzea eta haiei aholkuak, laguntza teknikoa eta prestakuntza ematea.

f) Bulegoko langileen lana gainbegiratu eta haren kalitatea kontrolatzea.

g) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, "El Vergel" zahar etxeko Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eiginkizun.

22. artikulua. Mantentze-lanen Bulegoa.

Mantentze-lanen Bulegoa "El Vergel" zahar etxeari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ondasun higiezinaren mantentze-lan orokorrez eta prebentziorako mantentze-lanez arduratzea eta, behar izanez gero, mantentze-lan horien ardura kontratatzen diren kanpoko zerbitzuetara bideratzea.

b) Gertatzen diren larrialdiei berehala kasu egiten zaiela bermatzeko behar diren lanak koordinatzea.

c) Zahar etxeko lorategiak eta atxikitako eraikinak garbitzea.

d) Bere mende dituen langileen lan-gaztiguak jasotzea eta haien lana koordinatzea.

e) Konpontze eta mantentze lanak kanpoko enpresei esleitzeko aurrekontuak eskatzea.

f) Kanpoan kontratatzen diren konpontze eta mantentze lanak ikuskatu eta kontrolatzea.

g) Etxearen mantentze lanetarako kontratatzen diren erosketak tramitatzea.

h) Mantentze lanei loturiko eskaeretako hornigaiak jasotzea.

i) Mantentze lanak egiteko langileak eta baliabideak antolatzea.

j) Altzariak garraiatzea eraikineko toki batetik bestera.

k) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, El Vergel zahar etxeko Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eiginkizun.

23. artikulua. Zaintzaileen Koordinaziorako Bulegoa.

Zaintzaileen Koordinaziorako Bulegoa San José Zentroari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zaintzaileen egutegiak deseinatzea: txanden banaketa, oporrak, ordaindu behar diren egunak, eguneko atsedenaldia eta abar.

b) Zaintzaileak unitateetako lan-kargaren arabera banatzea.

c) Zaintzaileen kontratazioak baloratu eta eskatzea.

d) Zaintzaileen zereginen plangintza diseinatzea, kontrolatzea eta gainbegiratzea.

e) Zaintzaileen prestakuntza jasotzeko beharrak koordinatzea.

f) Programen Burutza Teknikoaren Bulegoko buruarekin elkarlanean aritzea, egoiliar bakoitzaren eguneroko funtzionamenduari buruzko informazioaren transmisioa bermatzeko.

g) Lanbide anitzeko talde teknikoarekin elkarlanean aritzea, eguneroko bizitzari, aisialdiari eta astialdiari buruzko programen ebaluazioa eta jarraipena egitean.

h) Zentro berrian sartzen diren zaintzaileei harrera egitea, hezitzea eta haien eginkizunak jakinaraztea.

i) Zaintzailearen eginkizun guztiak protokolizatzea, irizpideak bateratzeko.

j) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, San José Zentroko Zuzendaritzak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

24. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa Santo Domingo zahar etxeari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zentroaren jarduera administratiboa koordinatzeko, bultzatzeko eta kontrolatzeko lanak egitea.

b) Erakunde autonomoaren zerbitzu zentralekin batera, zentroko langileekin eta erosketekin zerikusia duten espedienteak eta zentroko zuzendaritzak agintzen dizkionak tramitatzea.

c) Zentroko artxiboa antolatzea eta kudeatzea.

d) Aurrekontuen aplikaziorako eragiketen jarraipena eta barne-kontabilitatea egitea.

e) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Zentroko Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eginkizun.

V. KAPITULUA

Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza
Nagusiko bulegoak

25. artikulua. Familia Bulegoa.

Familia Bulegoa Familiaren Sustapenerako Zerbitzuari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren mendeko haur eskolen jarduerak antolatu eta koordinatzea.

b) Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak integratzeko programen jarraipena egitea.

c) Familia ugarien programa koordinatzea.

d) Familientzako eta lanean ari diren amentzako diru-laguntzak koordinatzea.

e) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Familiaren Sustapenerako Zerbitzuak agintzen dion beste edozein eginkizun.

26. artikulua. Arazo Sozialak dituzten Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.

Arazo Sozialak dituzten Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa Adingabeak Babesteko Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Adingabeak Babesteko Atalari laguntzea haurrak eta nerabeak babesteari loturiko eginkizun guztietan.

b) Laguntza eskatzen duten "gizarte sareko korapilo" guztiei aholku ematea adingabeen babesaren arloan, hots, gure komunitatean dauden oinarrizko gizarte zerbitzuei, auzoko unitateei eta haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeei (EAIA).

c) Babesik gabeko egoeran edo babesik gabe gelditzeko arriskuan dauden adingabeen espedienteak baloratzea, kasu bakoitzaren larritasuna finkatzeko.

d) Babesik gabeko egoeraren larritasuna moderatua edo handia baldin bada, esku hartzea eta kasuan-kasuan behar diren babeserako baliabideak aplikatzea.

e) Adingabeen babeserako neurriak eta baliabideak abian jartzeko administrazio ebazpenak emateko txostenak prestatzea.

f) Arazo sozialak dituzten adingabeak hartzeko zentroak kudeatzen dituzten entitate itunduen gainbegiratze teknikoa eta jarraipena egitea.

g) Arazo sozialak izanik, egoitzetan hartuak dauden adingabeak gainbegiratzea, laguntzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea.

h) Epaileentzako txostenak idaztea eta proposamenak egitea. Familia Epaitegiekin eta Adingabeen Fiskaltzarekin koordinatzea.

i) Egoitzetan hartuak dauden adingabeen familiekin, guraso-eginkizunak berreskuratzeko programak garatzea.

j) Adingabeen jarraipena egitea erakundeen babespetik atera eta gero.

k) Familietan Esku Hartzeko Programa Espezializatua baloratzea, gainbegiratzea eta haren jarraipena egitea.

l) Haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeetara bideratutako adingabeak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

m) Eguneko zentroaren lana baloratzea, gainbegiratzea eta haren jarraipena egitea.

n) Adingabekoentzako Behaketa eta Harrera zentroaren lana baloratzea, gainbegiratzea eta haren jarraipena egitea.

ñ) Familientzako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea, egoitzetan hartzeko alternatiba gisara.

o) Erakundeen babespetik ateratzeko bidean dauden adingabeentzako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea.

p) Kanpoko zentroetan hartuak dauden adingabeen egonaldietarako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea.

q) Babespean dauden adingabeen datu-basearen eta Adingabeen Egoeren Erregistroaren mantentze eta eguneratze lanez arduratzea.

r) Beharrezkoa denean, espedienteak ixtea (adinez nagusi egitea, familian berriz txertatzea, etab.) edo berrirekitzea.

s) Bulegoaren lanaren euskarri diren prozesu tekniko eta administratibo guztiak garatzea.

t) Balorazio Batzordean parte hartzea, beharrezkoa denean.

u) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Adingabeak Babesteko Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

27. artikulua. Gizartearekin Gatazkan eta Zentzatzeko bidean dauden Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.

Gizartearekin Gatazkan eta Zentzatzeko bidean dauden Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa Adingabeak Babesteko Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Adingabeak Babesteko Atalari laguntzea gizartearekin gatazkan eta zentzatzeko bidean dauden adingabeei loturiko eginkizun guztietan.

b) Laguntza eskatzen duten "gizarte sareko korapilo" guztiei aholku ematea adingabeen babesaren arloan, hots, gure komunitatean dauden oinarrizko gizarte zerbitzuei, auzoko unitateei eta haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeei.

c) Babesik gabeko egoeran edo babesik gabe gelditzeko arriskuan dauden adingabeen espedienteak baloratzea, kasu bakoitzaren larritasuna finkatzeko.

d) Babesik gabeko egoeraren larritasuna moderatua edo handia baldin bada, esku hartzea eta kasuan-kasuan behar diren babeserako baliabideak aplikatzea.

e) Adingabeen babeserako eta zentzatzeko bidean jartzeko neurriak eta baliabideak abian jartzeko administrazio ebazpenak emateko txostenak prestatzea.

f) Gizartearekin gatazkan eta zentzatzeko bidean dauden adingabeak hartzeko zentroak kudeatzen dituzten entitate itunduen gainbegiratze teknikoa eta jarraipena egitea.

g) Gizartearekin gatazkan eta zentzatzeko bidean dauden adingabeak gainbegiratzea, laguntzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea.

h) Adingabekoentzako Behaketa eta Harrera zentroaren lana baloratzea, gainbegiratzea eta haren jarraipena egitea.

i) Egoitzetan barnetegi araubidean dauden adingabeen familiekin, guraso-eginkizunak berreskuratzeko programak garatzea.

j) Adingabeen jarraipena egitea erakundeen babespetik atera eta gero.

k) Ingurune Irekiaren Programa eta Nerabeentzako Hezkuntza Programa baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

l) Haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeetara bideratutako adingabeak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

m) Epaileentzako txostenak idaztea eta proposamenak egitea. Familia Epaitegiekin eta Adingabeen Fiskaltzarekin koordinatzea.

n) Erakundeen babespetik atera ondoko segimendu egoeran dauden adingabeentzako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea.

ñ) Kanpoko zentroetan hartuak dauden adingabeen egonaldietarako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea.

o) Balorazio Batzordean parte hartzea, beharrezkoa denean.

p) Babespean -gatazka soziala- eta zentzatzeko bidean dauden adingabeen datu-basearen eta Adingabeen Egoeren Erregistroaren mantentze eta eguneratze lanez arduratzea.

q) Beharrezkoa denean, espedienteak ixtea (adinez nagusi egitea, familian berriz txertatzea, etab.) edo berrirekitzea.

r) Bulegoaren lanaren euskarri diren prozesu tekniko eta administratibo guztiak garatzea.

s) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Adingabeak Babesteko Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

28. artikulua. Familietan Hartzeko eta Adopzio Nazionalerako Bulegoa.

Familietan Hartzeko eta Adopzio Nazionalerako Bulegoa Adingabeak Babesteko Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Adingabeak Babesteko Atalari laguntzea haurrak eta nerabeak babesteari loturiko eginkizun guztietan.

b) Laguntza eskatzen duten "gizarte sareko korapilo" guztiei aholku ematea adingabeen babesaren arloan, hots, gure komunitatean dauden oinarrizko gizarte zerbitzuei, auzoko unitateei eta haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeei.

c) Harrera adingabearena ez den beste familia batek egiten duenean, familiak hautatzea, prestakuntza ematea, jarraipena egitea eta laguntzea.

d) Harrera adingabearen beraren familiak egiten duenean, familiak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

e) Familia adoptatzaileak hautatzea, prestakuntza ematea, jarraipena egitea eta laguntzea.

f) Familietan har daitezkeen adingabeei buruzko espedienteak baloratzea.

g) Familia harrerak formalizatzea.

h) Jaio ondoko lehenbiziko urteetan dauden adingabeei buruzko presako espedienteak tramitatzea.

i) Adingabeen babeserako neurriak eta baliabideak abian jartzeko administrazio ebazpenak emateko txostenak prestatzea.

j) Adingabekoentzako Behaketa eta Harrera zentroan dauden adingabeak gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.

k) Proposamenak egin eta txosten judizialak idaztea. Familia Epaitegiekin eta Adingabeen Fiskaltzarekin koordinatzea.

l) Adingabeak hartzen dituzten familientzako diru-laguntzak kudeatzea.

m) Familietan hartzen diren adingabeen jarraipena egitea oinarrizko gizarte zerbitzuen bidez, haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeen bidez, familiak elkartzeko guneen bidez eta antzekoen bidez.

n) Familia harrerei buruzko datu-basearen eta Nafarroako Adopzioen Erregistroaren mantentze eta eguneratze lanez arduratzea.

ñ) Beharrezkoa denean, espedienteak ixtea (adinez nagusi egitea, familian berriz txertatzea, etab.) edo berrirekitzea.

o) Beste autonomia erkidego edo herrialde batzuetako gizarte zerbitzuekin harremanak izatea harrera edo adopzio nazionalerako adingabeei buruzko espedienteak lekuz aldatzeko.

p) Balorazio Batzordean parte hartzea, beharrezkoa denean.

q) Bulegoaren lanaren euskarri diren prozesu tekniko eta administratibo guztiak garatzea.

r) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Adingabeak Babesteko Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

29. artikulua. Nazioarteko Adopzioaren Bulegoa.

Nazioarteko Adopzioaren Bulegoa Adingabeak Babesteko Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nazioarteko adopzioaren arloan interesa duten pertsonei informazioa eta aholku ematea.

b) Nazioarteko adopzioaren arloan interesa duten pertsonen prestakuntza diseinatzea, koordinatzea eta haren jarraipena egitea.

c) Eskaerak jasotzea eta tramitatzea, dela zuzenean, dela behar bezalako baimena duten entitateen bidez.

d) Nazioarteko adopzioa eskatzen duten pertsonen balorazio psikosoziala egitea eta, hala badagokio, egokitasunaren ziurtagiriak eta jarraipena egiteko konpromisoa luzatzea.

f) Nafarroako Foru Komunitatean bitarteko lana egiten duten nazioarteko adopziorako entitate laguntzaileak kreditatzeko eta jarduteko jarraibideak prestatzea.

g) Adopzio espedienteak tramitatzea Espainiako zein atzerriko agintari eskudunen aurrean.

h) Nazioarteko adopzioa egin nahi duten pertsonei laguntza eta aholku ematea Espainian eta atzerrian egin beharreko kudeaketei buruz.

i) Adopzioaren ondoko jarraipena egitea eta adoptatutako adingabeen jatorrizko herrialdeek finkatutako epeetan egin beharreko txostenak prestatzea.

j) Adoptatuek beraiek eta familiek dituzten beharretan aholku ematea.

k) Nazioarteko adopzioaren arloko koordinazioa eta lankidetza teknikoa, bai Nafarroan berean (hezkuntza eta osasun baliabideak, etab.) bai beste autonomia erkidego batzuekin.

l) Bere dituen arloei dagozkioen espediente administratiboak instruitzea.

m) Adingabearen jatorrizko herrialde bakoitzean nazioarteko adopzioa egiteko eskatzen diren tramitazio baldintza eta eskakizun partikularrekin datu-base bat prestatzea eta eguneraturik izatea.

n) Nafarroako Adopzioen Erregistroa eguneraturik izatea.

ñ) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Adingabeak Babesteko Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

30. artikulua. Kontsumoko Ikuskatzailetzaren Bulegoa.

Kontsumoko Ikuskatzailetzaren Bulegoa Kontsumo Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gaiak salmentan edo kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskura jartzen dituzten establezimenduak, industriak, jarduerak, produktuak edo zerbitzuak begiratu, kontrolatu eta ikuskatzea, haien jarduera indarreko legediari egokitzeko.

b) Ikuskapen kanpainak planifikatu eta egitea.

c) Informazio alertak kudeatzea.

d) Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak egoki defendatzeko behar diren ikerketa eta ikuskapen lanak egitea.

e) Aurrekoen antzekoa edo osagarria izanik, Kontsumo Atalak agintzen dion beste edozein eginkizun.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Xedapen Gehigarri Bakarra.-Izendapenak.

Foru agindu honetan ezarritako egituraren arabera izen bera duten bulegoetako buruen izendapenak berresten dira.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Xedapen indargabetzaile bakarra.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren apirilaren 29ko 184/2008 Foru Agindua, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura bulego mailan garatzen duena, eta foru agindu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko edo gutxiagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapen bakarra.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko martxoaren 17an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1005185