1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
21/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Eraikuntzak eta Herri Lanak" sektorerako lan egutegiari buruzko 2009ko abenduaren 21eko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 66/2008).
2010eko urtarrilaren 7an Departamentu honetan sartu da "Eraikuntzak eta Herri Lanak" sektorerako 2010eko lan egutegia finkatzen duen 2009ko abenduaren 21eko akordioa, sektoreko enpresaburuen elkarteen ordezkariek (CC, ACP eta ANECOP) eta sindikatuen ordezkariek (UGT eta CC OO) osaturiko negoziazio batzordeak izenpetua.
Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako "Eraikuntzak eta Herri Lanak" sektorerako 2010eko lan egutegiari buruzko 2009ko abenduaren 21eko akordioa erregistratzea.
2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2010eko urtarrilaren 13an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.
NAFARROAKO ERAIKUNTZAREN ETA HERRI LANEN INDUSTRIA SEKTORERAKO HITZARMEN PROBINTZIALA
2010eko lan egutegia
HILABETEA | EGUNAK | ORDUAK |
Urtarrila | 17 | 136 |
Otsaila | 20 | 160 |
Martxoa | 22 | 176 |
Apirila | 19 | 152 |
Maiatza | 21 | 168 |
Ekaina | 22 | 176 |
Uztaila | 22 | 176 |
Abuztua | 22 | 176 |
Iraila | 22 | 176 |
Urria | 19 | 152 |
Azaroa | 21 | 168 |
Abendua | 12 | 96 |
GUZTIRA | 237 | 1.912 |
* 22 lanegun, oporrak: 176 ordu |
* egun 1, herriko jaieguna: 8 ordu |
AKORDIOA: egutegi hau izenpetu edo argitaratu aurretik urtarrilaren 4a eta 5a lanaldi soberakintzat jo ez duten enpresek eskubidea izanen dute beste 2 lanegun ezartzeko egutegi honetan.
AKTA
Iruñean, 2009ko abenduaren 21eko 18:00etan, Nafarroako "Eraikuntza eta Herri Lanak" sektorerako hitzarmen kolektiboaren Batzorde Mistoa bildu da, Alejandro Lara Piñero jauna batzordeburu izanik, 2010eko lan egutegia onesteko. Ondoko ordezkari hauek bertaratu dira:
-Enpresaren ordezkariak:
Kontratisten Ganberaren aldetik: Joaquín Pascual Piédrola. ACPren aldetik: Elena Modrego Ochoa eta Luis Munárriz Moreno. ANECOPen aldetik: Jose Ignacio Sanchez Trueba.
-Langileen ordezkariak:
UGTren aldetik: Severo García Pesquera eta José Mejía Sarmiento. CCOOren aldetik: José Ramón Ibáñez Amillo.
Batzordeburuak bilkurari hasiera eman eta proposamenak aztertu ondoren, honako hau erabaki da aho batez: 2010. urterko lan egutegia onestea. Eranskinean agertzen da.
Akta hau bertaratutakoei irakurri ondoren, adostasuna azaldu eta izenpetu egin dute bai batzordeburuak bai gainerako ordezkariek, goian azaldutako egunean eta tokian.
Kontratisten Ganberaren aldetik | UGTren aldetik |
ACPren aldetik | CCOOren aldetik |
ANECOPen aldetik | |
Iragarkiaren kodea: F1001072