2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea
Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2010eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea, A-1 unitateari dagokiona, Udalak berak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 80, 79 eta 70. artikuluei jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, betiere jendea hartzeko orduetan.
Zizur Nagusian, 2010eko otsailaren 2an.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.
Iragarkiaren kodea: L1001845