2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Tokiko Gobernu Batzordeko bileren egutegia
Kontuan izanik 2007ko uztailaren 2an egindako batzarrean, Tokiko Gobernu Batzordeko bilerak hileko 1. eta 3. astelehenetan, goizeko 9:00etan izatea erabaki zela, eta asteko egun hori zinegotziei gaizki datorkiela, Etxarri Aranazko Udalak, 2009ko azaroaren 9an egindako osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:
1.-Tokiko Gobernu Batzordeko bilerak egiteko eguna aldatzea, eta, hileko 1. eta 3. ostegunetan goizeko 9:30etan izatea.
Etxarri Aranatzen, 2009ko abenduaren 30ean.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.
Iragarkiaren kodea: L1001618