2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Deialdia, Burlatako Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena
2009ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizioaren bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Burlatako Udalak, 2010eko urtarrilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen Ainhoa Iturri Aguirre administrari-ofizial izendatzea, berak lortu baitu puntuaziorik handiena gainditu duten izangaien artetik.
Burlatan, 2010eko urtarrilaren 27an.-Mankomunitateko burua, Ramón Alzórriz Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1001640