1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
8/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, martxoaren 18ko 39/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak eta ikasleen egoitzetako prezioak finkatu ziren.
Hezkuntza Departamentuari dagokio bere menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoetako zerbitzuen tarifak eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak eta ikasleen egoitzetako prezioak finkatzeko, Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 18an emandako 39/2009 Foru Aginduaren 1.4.3 artikulua aldatzea. Honela idatzita geldituko da:
Honela dioen tokian:
-Maila aurreratuko azterketa eskubideak: 43,88 euro.
Honela behar du:
-Maila aurreratuko eta C1 mailako azterketa eskubideak: 43,88 euro.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Indarra hartzea
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2010eko urtarrilaren 29an.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.
Iragarkiaren kodea: F1001850