17. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Alkatetzaren eskuordetza

Igantziko Udaleko alkateak, 2010eko urtarrilaren 15ean, ondoren hitzez hitz heldu den ebazpena eman zuen:

Kontuan hartuz lan aferak direla-eta 2010eko urtarrilaren 16tik martxoaren 31 arte alkatetzaren funtzioak alkateordearen esku utzi beharko direla. Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erreglamenduaren 47. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1.-2010eko urtarrilaren 16tik martxoaren 31 arte alkatetzaren funtzioak Igantziko Udaleko zinegotzi Agustín Sainz Irigoyen jaunaren esku uztea.

2.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Igantzin, 2010eko urtarrilaren 15ean.-Alkatea, Ignacio Goyeneche Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L1001198