158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2011ko ekitaldiko karga-tasak. Behin betiko onespena

Torres del Rioko Udalak, 2010eko irailaren 9an egin osoko bilkuran, onetsi egin zituen 2011. urteko karga-tasak. Espedientea jendaurrean egon zen, 2010eko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 5ean, eta toki entitate honen iragarki oholean argitaratu ondotik. Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2011. urteko karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,425.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,80.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga - Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,3koa, aplikatu behar dena maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako JEZaren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,2 denbora-tarte guztietarako, lurraren balio igoera zehazteko (zerga-oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: %12.

Torres del Rion, 2010eko abenduaren 16an.-Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1020646