158. ALDIZKARIA - 2010eko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Torralba del Rioko Udalak, 2010eko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarreko 3/2010 eta 4/2010 aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoak izanen dira aurrekontuko 3/2010 eta 4/2010 aldaketak.

Torralba del Rion, 2010eko azaroaren 30ean.-Alkatea, Ricardo Ruiz de Gaona Carlos.

Iragarkiaren kodea: L1019843